Jakina da uraren eta kirolariaren osagarritasuna. Izan ere, gorputzaren % 70a ura da.

Osaketa kimiko egokia eta orekatua duen urak gure errendimendua eta errekuperazioa hobetzen lagunduko digu. Hortxe dago Alzolako Uraren eta ehunmilak ultratrailaren arteko osagarritasuna.

Zergatik da Altzolako Ura euskaldun batentzako munduko urik hoberena?

  • Ur Mineral Natural gisara, giza kutsaduratik libre dago, txorrotako ura ez bezala.
  • Gure arbasoen DNAn atxikirik dagoelako, zugan daramazu.
  • Merkatuko konposaketa kimiko orekatuena du.
  • Altzolako Uraren espezializazioa gorputzaren laborategia garbitzea da (giltzurrun, pankrea, gibela, gernu sistema oro har ), konposaketa kimiko zehatzagatik.
  • Uraren garraioa garestia da, zuretzat eta ingurugiroarentzat, beraz, egokiena, tokian tokiko Ur Minerala edatea.

Altzolako Uraren eta ehunmilak ultratrailaren ezaugarri komun eta osagarriak dituzte:

  • Jatorria: proiektu euskaldunak, nazioarteari irekiak eta bertako kultura eta ohiturak zabaltzeko lanean.
  • Ibilbide luzea: egiaztatua dago Alzolako ura Izarraitz pean 20-25 urtez egindako bidaia baten ondoren azaleratzen da. Beasaindik abiatu eta Gipuzkoako bost eskualdetan zehar 168 kilometroko ibilbidea ere bide luzea da.
  • Konstantzia: Altzolako uraren konposaketa kimikoa konstantea da. Konstantzia horrek ematen dio Kalitatea, ehunmilaken partaideri bezala.

Beraz, gonbidatzen zaituztegu kirola egitera eta Altzolako Ura zuena egitera!!!