[fusion_builder_container hundred_percent=”yes” overflow=”visible”][fusion_builder_row][fusion_builder_column type=”1_1″ background_position=”left top” background_color=”” border_size=”” border_color=”” border_style=”solid” spacing=”yes” background_image=”” background_repeat=”no-repeat” padding=”” margin_top=”0px” margin_bottom=”0px” class=”” id=”” animation_type=”” animation_speed=”0.3″ animation_direction=”left” hide_on_mobile=”no” center_content=”no” min_height=”none”][fusion_tagline_box backgroundcolor=”” shadow=”yes” shadowopacity=”0.7″ border=”1px” bordercolor=”” highlightposition=”top” content_alignment=”left” link=”” linktarget=”_self” modal=”” button_size=”small” button_shape=”square” button_type=”flat” buttoncolor=”” button=”” title=” ehunmilak, natura eta kirola bat eginik” description=”Proba honen arau nagusia errespetua da; bai norberarekiko eta baita epaile, bolondres, korrikalari eta ikusleenganako ere. Aldi berean, erabat oinarrizkoa da ingurumenarekiko errespetua. Antolakuntzak ahalegin handia egiten du ingurumen arloan probak daukan eragina murrizteko. Ekimen horietako batzuk ondoko zerrendan jasota daude.” margin_top=”” margin_bottom=”” animation_type=”0″ animation_direction=”down” animation_speed=”0.1″ class=”” id=””][/fusion_tagline_box][/fusion_builder_column][fusion_builder_column type=”1_1″ background_position=”left top” background_color=”” border_size=”” border_color=”” border_style=”solid” spacing=”yes” background_image=”” background_repeat=”no-repeat” padding=”” margin_top=”0px” margin_bottom=”0px” class=”” id=”” animation_type=”” animation_speed=”0.3″ animation_direction=”left” hide_on_mobile=”no” center_content=”no” min_height=”none”][fusion_accordion divider_line=”” class=”” id=””][fusion_toggle title=”BALIZAJEA” open=”no”]

  • Ibilbidearen markaketa funtsezkoa da mota honetako probetan; horretarako, antolakuntzak baliza berezi batzuk (islatzaileak) erabiliko ditu. Baliza hauek proba hasi baino ordu batzuk lehenago ipiniko dira eta azken korrikalaria pasatu bezain laster kenduko dira. Baliza hauek sostengu edo euskarri naturaletan jarriko dira, eta euskarririk egon ezean, antolakuntzak diseinatutako egurrezko hesoletan.
  • Erabiliko diren sprayak biodegradagarriak izango dira. Spray hauen arrastoak egun batzuen buruan desagertzen dira. Dena den, denbora tarte hori ahalik eta gehien murrizteko ahalegina egiten da urtez urte, materiale berriak bilatuz.
  • Behin antolakuntzak ibilbidea balizatuta, partaide guztiek seinale horiek jarraitu beharko dituzte, toki horren higadura nahiz hondatzea saihesteko. Seinaleztapen horiek ez jarraitzea zigortu egingo da, araudian ezarritako baldintzen arabera.

[/fusion_toggle][fusion_toggle title=”DOKUMENTUAK” open=”no”]Partaideentzako, laguntzaileentzako, eta, oro har, ikuslegoarentzako informazio guztia biltzen duten dokumentuak birziklatutako paperez egingo dira. Dena den, gastu hori ahalik eta gehien murrizteko argibide-taulak eta informazio-guneak jarriko dira leku ezberdinetan.[/fusion_toggle][fusion_toggle title=”ANOA POSTUAK” open=”no”]

  • Partaide guztiei edalontzi berrerabilgarri bana emango zaie dortsalarekin batera. Edalontzi hau ibilbide guztian eraman beharko dute, eta Urretxu-Zumarragako anoa-postutik aurrera erabili. Modu horretan, plastikozko milaka edalontziren alferrikako erabilera saihestuko dugu.
  • Anoa-postu askotan partaideek ez dute likidoa daukan ontzirik ikusiko. Berrikuntzarako ahalegina eginez, edariak kañeroekin zerbitzatuko ditugu. Horrela, botilen erabilera murrizteaz gain, edariak fresko mantentzen dira.
  • Urarekin ere antzeko irizpidea jarraituko da. Anoa-postuetan 1,5 litroko botilak egongo dira partaideei edana emateko.
  • Anoa-postuetako janaria partaideen eskura egongo da erretilu berrerabilgarrietan.

[/fusion_toggle][fusion_toggle title=”ZABORRA” open=”no”]

  • Dortsalarekin batera partaide guztiei poltsa txiki bat emango zaie, hondakinak eta zaborrak hurrengo anoa-posturaino eramateko.
  • Anoa-postu guztietan zabor ezberdinentzako edukinontzi bereziak egongo dira, materia ezberdinak birziklatzeko.
  • Agortutako pilak jasotzeko edukinontziak egongo dira anoa-postu guztietan. Berrerabilgarriak diren pilak erabiltzea gomendatzen da.
  • Hondakinen bilketa eta birziklatzea Sasietako Mankomunitateak kudeatuko ditu.
  • Zabor eta hondakinak ibilbidean zehar uzteak edo botatzeak berehalako kanporatzea ekarri dezake.

[/fusion_toggle][fusion_toggle title=”AUTOBUSAK” open=”no”]ehunmilak probako antolakuntzak mugikortasun jasangarriak duen garrantzia azpimarratu nahi du. Horretarako, autobus sare bat jarriko da martxan partaide, laguntzaile eta ikusleen zerbitzura. Autobus sare honek jendea ibilbideko puntu ezberdinetara garraiatu eta ibilgailuen joan-etorria murriztea ditu helburu.

ehunmilak probaren antolakuntzatik probara datorren jende orok eskualdeko garraiobide publikoak, trenak zein autobusak, erabiltzeko gomendioa luzatu nahi du.[/fusion_toggle][/fusion_accordion][/fusion_builder_column][/fusion_builder_row][/fusion_builder_container]