EHUNMILAK 2017

AZAROAREN 3AN IREKIKO DA IZEN EMATEA

Uztailaren 7, 8 eta 9an ospatuko da “ehunmilak”, “goierriko 2 haundiak” y “marimurumendi” proben VIII. edizioa.

Ehunmilak Ultra-Trail® probaren 2017ko edizioa dagoeneko martxan da bere zortzigarren edizioa izango denarekin. Aurreko edizioetako arrakasta eta ultra-trail egutegian izan duen oihartzuna kontutan izanda, Ehunmilak-ek izen emateak azaroaren 3an, ostegunean arratsaldeko 17:00etan irekiko ditu, eta ekainaren 7ra arte mantenduko dira zabalik (bi datak barne). Aurtengo edizioan 3 proben artean 1.295 dortsal egongo dira partaideen eskura: 515 Ehunmilak proban, 515 Goierriko 2 Haundiak proban eta 265 Marimurumendi maratoian.

Aurreko edizioetan bezala, izen ematea internet bidez egin ahal izango da bakarrik, lasterketaren webgune ofizialean: www.ehunmilak.com

ehunmilak-2016-foto-familia-campeones-foto-mayayo

mayayo

Edizio honetarako 3 berritasun nabarmentzen dira:

  • Izen emate prezioan igoera txiki bat ehunmilak eta goierriko 2 haundiak probetan, korrikalariei eskaintzen zaizkien zerbitzuak optimizatzeko.

  • Derrigorrezkoa izango da antolakuntzak ezarritako mediku agiri eredua beteta birbidaltzea, “atseden egoeran” egindako elektrokardiogramarekin batera.

  • Araudian aldaketak (kontsultatzeko http://www.ehunmilak.com/wp-content/uploads/2016/10/Araudia_2017.pdf)

Prezioak

Zortzigarren edizio honetarako, azken edizioetan izan ditugun zerbitzuen pixkanakako areagotzea kontutan hartuz, lehen ediziotik mantentzen genituen gure probetako izen emateen prezioa egokitu beharrean izan gara.

Izen-emate data

Ehunmilak

g2h

mmm*

2016/11/03tik 2017/02/09ra

137 €

85 €

42 €

2017/02/10etik 2017/04/06ra

152 €

100 €

47 €

2017/04/07tik 2017/06/07ra

172 €

* mmm-ren kasuan, txip horia daukanak inskripzioa 2 euro gutxiago ordainduko du

Mediku agiria + elektrokardiograma

Mediku agiria, “atseden egoeran” egindako elektrokardiogramarekin batera derrigorrezkoa izango da eta izena ematen den epe-tartean entregatu beharko da.

Izen-emate data

Mediku agiria eta elektrokardiograma entregatzeko epe muga

2016/11/03tik 2017/02/09ra

2017/02/09

2017/02/10etik 2017/04/06ra

2017/04/06

2017/04/07tik 2017/06/07ra

2017/06/07

Atzerriko probetarako puntuagarria

2017 urtean ehunmilak atzerriko UTMB eta Hardrock probetarako puntuagarria da:

  • Frantziako probarako (UTMB), ehunmilak lasterketak 6 puntu emango ditu eta goierriko 2 haundiak probarako 4 puntu.
  • Proba amerikarrerako, ehunmilak lasterketa Hardrock-ek ezarrita dituen baldintzen arabera puntuagarria da.

Datu adierazgarriak

  • ehunmilak” probak zerra perfila izateaz gain, 168km-ko ibilbidea du eta 11.000 metroko desnibel positiboa, ondorioz proba gogorrenen artean dago. Parte hartzeko aukerari dagokionean banaka edo 3 kideko taldeetan egin daiteke.

  • goierriko 2 haundiak” probak, 88 km-ko ibilbidea du eta 6.000 metroko desnibel positiboa.

  • marimurumendi” mendi maratoiak, ibilbide azkarra bezain gogorra du, 42km-ko distantzian eta 2.300 metroko desnibelarekin. Beasain inguruko mendirik entzutetsuenak gurutzatzen ditu.

  • Lasterketa kontrolatzeko ibilbide osoan zehar sakabanatuta 1.500 bolondres baino gehiago egongo dira lasterketa pasatzen den Gipuzkoako 5 eskualdeetan zehar.

  • Bi parke natural babestu gurutzatzen dituen penintsulako lasterketa bakarrenetarikoa da: Aralar y Aizkorri Aratz parke naturalak.

Informazio gehiagorako

voluntarios-ehunmilak-foto-mayayo

mayayo