EHUNMILAK 2018

AZAROAREN 9AN IREKIKO DA IZEN EMATEA

Uztailaren 13, 14 eta 15ean ospatuko da “ehunmilak”, “goierriko 2 haundiak” y “marimurumendi” proben IX. edizioa.

Ehunmilak Ultra-Trail® probaren 2018ko edizioa dagoeneko martxan da bere bederatzigarren edizioa izango denarekin. Aurreko edizioetako arrakasta eta ultra-trail egutegian izan duen oihartzuna kontutan izanda, Ehunmilak-ek izen emateak azaroaren 9an, ostegunean arratsaldeko 17:00etan irekiko ditu, eta ekainaren 6ra arte mantenduko dira zabalik (bi datak barne). Aurtengo edizioan 3 proben artean 1.295 dortsal egongo dira partaideen eskura: 515 Ehunmilak proban, 515 Goierriko 2 Haundiak proban eta 265 Marimurumendi maratoian.

Aurreko edizioetan bezala, izen ematea internet bidez egin ahal izango da bakarrik, lasterketaren webgune ofizialean: www.ehunmilak.com

GOGORATU:

Izen-emateak internet bidez egingo dira lasterketaren web ofizialean 2017ko azaroaren 9ko 17:00etatik aurrera. Izen-ematea ordaintzeko kreditu-txartela erabiliko da. Izen-ematea egin eta 72 h barru ordainketa egin ez duenari, ezeztatutzat emango zaio izen-emate hori.

kirolprobak web gunean aurretik erregistratzea gomendatzen da, azken orduko arazoak sahiesteko.