babesleak_900

Izen-ematea 2017

ehm lasterketa 1997. urtean edo lehenago jaiotako edozein gizon eta emakumeri irekita dago. Antolakuntzak ekitaldi hau estaliko duen istripu oinarrizko aseguru bat egingo dio parte-hartzaile bakoitzari. Parte-hartzaile bakoitzak,aseguru honez gain,bere propioa eduki dezake inongo arazorik gabe.

Izen-emateak internet bidez egingo dira lasterketaren web ofizialean 2016ko azaroaren 3ko 17:00etatik aurrera. Izen-ematea ordaintzeko kreditu-txartela erabiliko da. Izen-ematea egin eta 72 h barru ordainketa egin ez duenari, ezeztatutzat emango zaio izen-emate hori.

ehm lasterketak gehienez 515 partaide izango ditu, izen-emate ordena jarraituz. Taldeak hiru kidez osatuta egongo dira. Izen-emate prozesuan, taldeko kideek, bakarka, bakoitzak bere orrian, taldearen izena jarri beharko dute, dagokion laukitxoan. Taldekide guztiek egun berean eman beharko dute izena.

Lasterketetako izen-ematea ontzat emateko, ezinbestekoa izango da korrikalariak antolakuntzak emandako mediku-ziurtagiria eta atseden-egoeran egindako elektrokardiograma antolakuntzari helaraztea. 2017ko apirilaren 7a baino lehen. Bi dokumentu horiek antolakuntzaren webgunean berariaz ezarritako estekaren bitartez igo edo e-mailez (inskripzioak@ehunmilak.com) bidali beharko dira. Antolakuntzak eskura jarritako mediku-ziurtagiri eredua bakarrik onartuko da. Eredu hori webgune ofizialean (www.ehunmilak.com) deskargatu beharko da.

Derrigorrezkoa izango da proba egin baino urtebete lehenagoko iraunaldia duen osasun-ziurtagiria eta elektrokardiograma aurkeztea. Mediku-ziurtagiria eta elektrokardiograma mediku batek sinatua eta zigilatua egon beharko dute. Bertan jarriko ditu izen-abizenak eta elkargokide zenbakia.

Izena emateko epea 2017ko ekainaren 7an amaituko da.

Izen-emateak ondokoa bermatzen du:

  • Lasterketan parte-hartzea
  • Istripu asegurua
  • Erantzukizun Zibileko asegurua
  • Lasterketan osasun-laguntza
  • Masaje zerbitzua lasterketak dirauen bitartean eta lasterketa ondoren
  • Ternua ehunmilakeko arropen babesle ofizialak egindako lasterketako oparia
  • Anoa postuak eta dutxak (Tolosa, Etzegarate eta helmuga)
  • Doako autobus zerbitzua parte-hartzaileentzat: ibilbide guztian zehar eta helmuga-dutxa-helmuga ibilbidean.
  • Doako autobus zerbitzua laguntzaileentzat ibilbide guztian zehar
  • Antolakuntzak zehaztutako puntuetara korrikalariaren materiala garraiatzeko poltsa/zakuak
  • Zaborra botatzeko mailazko poltsatxoa
  • Lasterketaren informazioa eta ibilbidearen profilak dituen pantonera.
  • Road Book-a
  • Geolokalizazio bidezko kronometraje sistema.
  • Txip bidezko kronometraje sistema: 17 kontrol-puntu
  • Edalontzia
  • 200 ibilgailurentzako edukiera duen doako aparkalekua helmugatik gertu

Antolakuntzak ezarritako ordutegien barruan lasterketa amaitzen duten korrikalariei helmugara iristen diren finisher oroigarria oparituko zaie.

IZEN-EMATEAREN PREZIOAK

Izen-emate data ehunmilak
2016/11/03tik 2017/02/09ra 137 €
2017/02/10tik 2017/04/06ra 152 €
2017/04/07tik 2017/06/07ra 172 €

BALIOGABETZE BERMEA

Izen-ematea egiten den unean baliogabetze berme bat eskainiko da, bere kostua 10 €-koa izango delarik. Eskaintza onartzeko kasuan, zenbateko hori izen-ematearen kostuari gehituko zaio (Araudiko 9. eta 10. Artikuluak)

izenemate_bannerra_ehm_eu