“Trilogiarik nazioartekoena”

 Goierriko 2 Haundiak probark bigarren urtez jarraian dortsal guztiak agortu ditu
 Marimurumendi maratoiak izen emateak bete ditu eta aldi berean Euskal Herriko mendi lasterketen koparako puntuagarria izango da.
 Beasain eta eskualdea 1100 partaidetik gora eta euren laguntzaileei harrera egiteko prest da.

presentación aurkezpena
Orain dela hainbat hilabete bi probetako izen emateak beteta: Mari Murumendi Maratoia (42km) eta Goierriko 2 Haundiak (88km) eta Ehunmilak Ultra-Trail® proban 350 korrikalari baino gehiagok izena emanda, antolakuntzak erronka handia dauka aurrean. Ez da lan makala 1500 bolondres, 17 herrialdeetako 1100dik gora korrikalari eta hauen laguntzaileak koordinatzea.
Antolakuntzako Mikel Valdivielsoren hitzetan, korrikalariari orain arte eskeintzen zaion arretaren kalitate maila mantentzea da motibaziorik haundiena. Kopuruak haunditzearekin “Ehunmilak-en zazpigarren edizioak” erronkaren tamaina haunditu du.

Beasaingo Igartza Jauregian egin den aurkezpenean, bai antolatzaileak zein laguntzaileak pozik eta gogotsu agertu dira Ehunmilak-ek hazten jarraitzen duelako. Niko Osinalde Goitur-eko zuzendariaren iritziz Ehunmilak kirol turismoaren erreferentzia bihurtu da. Are gehiago Aralar eta Aizkorri-Aratz parke naturaletan dagoen Trail estazioen ondoren. Aitor Aldasoro Beasaingo alkateak, honelako ekitaldi batek bai Beasaini zein Goierriri egiten dion ekarpena eta horrenbeste jende batera lanean ikusteak sortarazten duen zirrara azpimarratu ditu. Ternuaren izenean, Rikardo Idiakez-ek Ehunmilak bezalako proba batekin Arrasateko Kirolerako materialen marka euskaldunak duen konpromezua aitortu eta berretsi du.

Aurkezpenaren mahaian Rikardo Idiakez (Ternua Group-eko komunikazio zuzendaria), Niko Osinalde (Goitur-eko zuzendaria), Aitor Aldasoro (Beasaingo alkatea), Mikel Valdivielso (Ehunmilakeko zuzendaria) eta Aimar Lizarazu (Euskal Mendizale Federazioko mendi lasterketen batzordeko kidea) izan dira.

Probak

Trilogiako anai txikiak, Marimurumendi mendi maratoiak (42 km-ko luzeera eta 2.300 metroko gorabehera positiboa), bere bigarren edizioan izen emate kopuruak bete ditu. Aurtengo honetan Euskal Herriko mendi lasterketen koparako puntuagarria izango da eta uztailaren 10ean ospatuko da goizeko 9etan hasita.
Orain arte bezala Ehunmilak Ultra-Trail® (168km eta 11.000 metroko gorabehera positiboa) eta Goierriko 2 Haundiak (88km eta 6.500 metroko gorabehera positiboa) probek erakarpen handiarekin jarraitzen dute. Bi proba hauek uztailaren 8an hasiko dira (Ehunmilak 18:00tan, Goierriko 2 Haundiak 23:00tan).

Zazpigarren edizio honetako lasterketak datorren asteburuan burutuko dira Beasainen, uztailaren 8, 9eta 10ean. Hiru lasterketak Beasaingo plazan hasi eta bukatuko dira.

Kopuruak eta datuak
 Ehunmilak Ultra-Trail®: izena emanda 355 partaide (14 herrialde ezberdinetakoak) hauetatik 21 emakumezkoak dira. Taldekako modalitatean (taldeko 3 korrikalari) 6 talde daude izena emanda.
 Goierriko 2 Haundiak: izena emanda 500 partaide (6 herrialde ezberdinetakoak) hauetatik 37 emakumezkoak dira.
 Marimurumendi: izena emanda 250 partaide (4 herrialde ezberdinetakoak) hauetatik 31 emakumezkoak dira.

3 probak kontutan izanik atzerriko honako herrialdeetako korrikalariak izango ditugu:
Japonia, Txina, Estatu Batuak, Mexiko, Suitza, Suedia, Venezuela, Belgika, Portugal, Erresuma Batua, Frantzia, Polonia, Hungaria, Danimarca, Noruega eta Txile.
Boluntario kopurua urtetik urtera igotzen jarraitzen du eta aurten 1.500 bolondresek bat egingo dute Ehunmilak proiektuarekin

Urtero bezala autobus zerbitzua egongo da ibilbideko puntu interesgarrienetara iristeko,
probarako bereziki ezarriko diren 5 autobus linea berezirekin.

Korrikalariak jarraitzeko

Geolokalizazio sistema aurten ere izango da Ehunmilak Ultra-Trail® probako korrikalarientzat.
Hau jarraitu nahi duenak, gure web-ean sartzea besterik ez du www.ehunmilak.com orrialdean.
Geolokalizatzaileak bi minuturo berritzen joango dira korrikalari bakoitzaren posizioaren berri emanaz. Beti ere estaldura dagoen puntuetan bidaliko delarik aipaturiko informazioa.
Guzti honetaz gain, Beasaingo plaza nagusian, pantaila erraldoia jarriko da probaren zuzeneko irudiak gunerik interesgarrienetatik eskaintzeko. Irudi hauek ere gure web-ean eskainiko dira une berean.

Informazio gehiagorako:
Probaren jarraipena egiteko aurretik, bitartean eta ondoren honako hashtag ofizialak izango
ditugu: #ehm16 #g2h16 #mmm16
 Facebook: https://www.facebook.com/EhunmilakUltratrailG2h/
 Twitter: @ehunmilakg2
 Kontaktua: ehunmilakultratrail@gmail.com
 Web orria: www.ehunmilak.com
 Kontakturako telefonoa: 676180690 (Iñaki)

 

 

Paisaje Ehunmilak