Izen emateak ixteko hilabete eskas falta da!

Probaren bederatzigarren edizioa uztailaren bigarren asteburuan burutuko da, uztailaren 13, 14 eta 15ean. Aurtengoan ere hiru proba izango ditugu: ehunmilak ultra-Trail® (ehm), goierriko bi haundiak trail (g2h) eta marimurumendi maratoia (mmm).

Izen emateak hilabete eskas barru itxiko dira! Ekainaren 6an, asteazkena, izango da gure hiru probetan izena emateko azken eguna. Une honetan ehunmilak ultra-trail® (ehm) proban izena emateko aukera bakarrik dago, bai banakako zein taldekako modalitatean. Proba hau gainera Euskal Herriko ultra trail txapelketa izango da eta 40 dortsal inguru geratzen dira libre. Goierriko bi haundiak (g2h) eta marimurumendi maratoiean (mmm) aldiz, izen emateak beteta daude lehen egunetik.

Izen ematea www.kirolprobak.com webgunearen bidez egin daiteke.

3 probetako korrikalari guztiei gogorarazi nahi zaie beranduenera ere ekainaren 6rako mediku eta gaitasun txostena entregatu behar dutela, bestela ezingo dute parte hartu.

 

#ehunmilak18