IZEN EMATEAK IXTEAR

Gure proben seigarren edizioa uztailaren 10, 11 eta 12an izango da eta data horretarako geroz eta gutxiago falta da!

Hilabete barru, hau da ekainaren 4ean, amaituko da aurtengo ediziorako izena emateko epea.

Une honetan inskripzioen egoera lasterketetarako 2 hilabete falta direnean honakoa da:

  • Ehunmilak ultratrail (EHM, 168km, 11.000m D+) 245 parte hartzaile 500dik.

  • Goierriko 2 Haundiak trail (G2H, 88km, 6.000m D+) 438 parte hartzaile 500dik.

  • Marimurumendi Marathon (MMM, 42km, 2.300m D+) 96 parte hartzaile 250etik.

Aldi berean gogoratu nahi da aurten, Goierriko 2 Haundiak proba, Euskal Herriko ultratrail txapelketa izango dela.

Ehunmilak ultratrail komunikazio batzordea

2017-10-15T17:38:42+00:00