Ehunmilak Ultra-Trail® (ehm), goierriko 2 haundiak trail (g2h) eta marimurumendi mendi maratoian (mmm) izena emateko lehen epearen ondoren 1094 korrikalarik izena eman dute. Izen emateen bigarren epea dagoeneko zabalik dago eta apirilaren 6ra arte egongo da irekita.

Hau honela, hiru probetan izena ematerakoan deskontua lortu nahi duten parte hartzaileek, apirilaren 6a, osteguna, dute horretarako azken eguna, egun horretan aldatuko delako bigarren aldiz izen emateen prezioa. Aurtengo edizioa uztailaren 7, 8 eta 9an ospatuko da.

g2h eta mmm probetako izen ematea beteta

Zortzigarren edizio honetako izen emateek hegan egin dute g2h eta mmm probetan. Horren adibide dira: goierriko 2 haundiak (88km) probako 515 dortsalak 28 ordutan bete zirela eta marimurumendi maratoiko (42km) 265 dortsalak aldiz hilabete pasatxoan. Orduz geroztik itxaron zerrenda osatzen ari da bi proba hauetan parte hartzeko.

Ehunmilak Ultra-Trail® proban taldeka parte hartzeko aukera

Honekin batera gogoratu nahi zaie parte hartzaile eta interesatu guztiei, gure proba nagusian, ehunmilak Ultra-Trail® proban (168km) oraindik ere izena emateko aukera badagoela. Lehen epe honetan 314 izen emate izan ditu eta 515 korrikalariko kupoa bete arte izen ematea zabalik egongo da. Proba honetan korrikalariek 2 kategoria ezberdinetan parte hartzeko aukera izango dute: bakarkako kategorian edo taldekako kategorian. Taldekako kategoria honetan parte hartzeko 3 kidez osaturiko taldeak osatu behar dira eta talde hauen osaketa antolakuntzari ahalik eta azkarren jakinarazi behar zaio email bidez.

Informe medikua entregatzea

Izen emateen bigarren epe honetan izena ematen duen korrikalariak, izen ematea ontzat emateko, ezinbestekoa izango du antolakuntzak ezarritako mediku eta gaixotasun txosten esklusiboa (informe medikua) antolakuntzari helaraztea apirilaren 6a baino lehen. Hau egin ezean izen ematea automatikoki baliogabetuko da, eta ez da izen emate kostuaren diru itzulketarik egingo.

Informazio gehiagorako:

Facebook: https://www.facebook.com/EhunmilakUltratrailG2h/
Twitter: @ehunmilakg2
Harremana: ehunmilakultratrail@gmail.com
Webgunea: www.ehunmilak.com
Telefonoa: 676180690 (Iñaki)