Marimurumendi Marathon (mmm) lasterketak bete egin du bere partaide kopurua.

Hori dela eta, lasterketaren araudiaren 6. artikuluaren arabera, itxarote-zerrenda bat ireki da.

Bajak dauden heinean, itxarote-zerrenda horretatik beteko dira. Beti ere, izen-emate epemuga iritsi arte (2018ko ekainak 6). Data horretatik aurrera ez da itxarote-zerrendatik inskripziorik formalizatuko. Itxarote-zerrendako izen-emateak izena emandako ordena berean formalizatuko dira.