- ehunmilak (Euskal Herriko ehun miliak):
2010eko
uztailaren 16an, Arrastaka mendi elkarteak antolatuta Gipuzkoatik barrena
igaroko den "ehun milak" proba egingo da.Lasterketa
bere osotasunean Euskal Herritik igaroko da, zehazki Gipuzkoako lurralde historikotik, eta mendiz
zeharkatuko ditu Goierri, Tolosaldea, Urola-kosta eta Urola-Garaia eskualdeak.
Ibilbidea Gipuzkoa barneko leku dotoreenetatik igaroko da, pagadi eta
hariztietatik barrena Aralar eta Aizkorriko parke naturaletan sartuz. Era
berean, inguruko gailurrik garaienak igoko dira. Goierriko eskualdean Txindoki
(1.346), Ganbo (1.402) eta Aizkorri (1.528), Urola-Kostan Erlo (1.026),
Urola-Garaian Izaspi (967) eta Hernio (1.075) Tolosaldean.


