-Albisteak
-2010-01-14 Mapa eguneratuak
"Mapa zehaztuak" ataletako mapak eguneratu egin dira. Momentu honetan bat datoz track- arekin.
- 2010-01-11 Prestatzailea: Urtarrila
Urtarrileko lehen atal honetan planifikazioari buruzko irizpide batzuk emango dira.
- 2010-01-01 Atal berria: Prestatzailea
Atal honetan nazioarte mailako egutegian aurki daitezkeen bi probarik gogorrenetarikoei aurre egiteak suposatzen duen erronkari aurre egiteko aholkatzen , laguntzen eta motibatzen saiatuko gara. Horretarako, JON ARANBURUREN ( IVEF-SHEEn lizentziatua eta ultra-distantzia nahiz distantzia luzeko probetan eskarmentua duen entrenatzailea) laguntza ordainezina izango dugu. Jonek hilero proba hauen inguruko hainbat bitxikeria eta alderdi ezberdinei buruzko aholkuak emango dizkigu.
Era berean, Asuncion Klinikako Kirol Medikuntza eta Teknifikazio Zentroak probako partaideen esku jarriko ditu bere zerbitzuak kirol hau gutxiengo bermez egin ahal izateko: analisiak, esfortzu-probak, ziurtagiriak… Guzti hau guri espreski emana eta gure partaideei bakarrik luzatzen dieguna.
Ikusi ehunmilak/Goi2h/Mediku agiria atalak
- Izen emateak irekitzen dira: Abenduaren 1ean ,17:00etan
- Aldaketa txiki batzuk track, fitxa teknikoa,araudia,ordutegiak.
Ibilbideak aldaketa txiki batzuk izan ditu, sasiak hartutako bidexkak direla,ibilbidetik tontor txikiren bat erantsi/kendu dela..Horrek guztiak fitxa teknikoan aldaketa batzuk eragin ditu.Neurketa berriaren arabera,metatutako desnibel positiboa 11000 metro inguruan ibiliko da.Dean den, zaila da zenbaki zehatz bat ematea,neurtzeko erabili diren aparailu desberdinek neurketa desberdinak ematen baitituzte.
Dorsal eta poltsak jasotzeko ordutegietan ere aldaketa txiki batzuk egon dira
- Ibilbidearen argazkiak ,ibilbidea 3D.
Ibilbidearen argazki ugari jarri dira, paisaiak eta bidexkak nolakoak diren ikusteko.
Ibilbidea 3 dimentsiotan ikusi daiteke Google earth programa erabiliz. Irudi ikusgarriak .
- "Goierriko Bi Haundiak" irteera ordua aldatzen du.
Irteera ordua ostiralean gaueko 11etan izango da. Aldaketaren arrazoi nagusia bi probak ahalik eta gutxien elkartzea da.
- Maiatzak 24.ehunmilak foroen irekiera.
Maiatzaren 24an foro desberdinak ireki
dira lasterketaren egunerokoa jarraitzeko eta zaletuen iritziak jasotzeko.
Foroak jarrai ditzakezu:
Foro de mendimartxak http://mendimartxak.creatuforo.com
- Maiatzak 23 eta 24 Triptiko banaketa Zegama-Aizkorrin.
Maiatzaren 23 eta 24an ,famatua den Zegama-Aizkorri lasterketa ospatzen dela aprobetxatuz gune bat jarriko da Zegamako helmugan triptikoak banatzeko korrikalari eta zaletuen artean. Era berean maratoiaren ibilbideko puntu desberdinetan ere triptikoak banatuko dira ikusleen artean.
- Maiatzak 23 www.ehunmilak.com webgunearen irekiera.
Maiatzaren
23an ehunmilak probaren webgunea plazaratuko da.Lasterketa bere
osotasunean Euskal Herritik igaroko da, zehazki
Gipuzkoako lurralde historikotik, eta mendiz zeharkatuko ditu
Goierri, Tolosaldea, Urola-kosta eta Urola-Garaia eskualdeak.167km luzeran
eta 12500m desnibel positibo dituelarik Europan ospatzen diren beste
batzuen gogortasuna gainditzen du.
Aldi berean, distantzia motzagoa duen beste proba bat
abiatuko da Beasaindik, Goierri eskualdeko Aralar eta Aizkorri
mendilerroetan barrena sartzeko "Goierriko2Haundiak". 82
kilometroko luzera eta 6.500 metroko desnibel positiboa duen proba honetan,
partaideek Txindoki eta Aizkorriko gailurrak lotuko dituzte.
