Castellano |  Français  | English           Ultratrail - Euskal Herriko ehun miliak Hasiera


                                                                                                                                     Argazkiak:www.fotoramas.com

 

ehunmilak

    2010eko uztailaren 16an, Arrastaka mendi elkarteak antolatuta Gipuzkoatik barrena igaroko den "ehunmilak" proba egingo da.Lasterketa bere osotasunean Euskal Herritik igaroko da, zehazki  Gipuzkoako lurralde historikotik, eta mendiz zeharkatuko ditu Goierri, Tolosaldea, Urola-kosta eta Urola-Garaia eskualdeak. Ibilbidea Gipuzkoa barneko leku dotoreenetatik igaroko da, pagadi eta hariztietatik barrena Aralar eta Aizkorriko parke naturaletan sartuz. Era berean, inguruko gailurrik garaienak igoko dira. Goierriko eskualdean Txindoki (1.346), Ganbo (1.402) eta Aizkorri (1.528), Urola-Kostan Erlo (1.026), Urola-Garaian Izaspi (967) eta Hernio (1.075) Tolosaldean.

- Goierriko2Haundiak :

   Aldi berean, distantzia motzagoa duen beste proba bat abiatuko da Beasaindik, Goierri eskualdeko Aralar eta Aizkorri mendilerroetan barrena sartzeko. 88 kilometroko luzera eta 6.000 metroko desnibel positiboa duen proba honetan, partaideek Txindoki eta Aizkorriko gailurrak lotuko dituzte. Ibilbide motz honek “ehunmilak” proba nagusiarekin bat egiten du 98. kilometroan, azken 70 kilometrotan bi probek ibilbide bera dutelarik.