
2013KO EHUNMILAK ULTRATRAILA MARTXAN DA!!!
Korrikalari askok espero zuten albistea iritsi da! 2013an ere Ehunmilak ultratraila antolatuko da! Probaren laugarren edizioa uztailaren bigarren asteburuan burutuko da, uztailaren 12, 13 eta 14an.
Aurreko 3 edizioetako arrakasten ondoren, datorren urtean ere korrikalarien gozamenerako gure bi probak izango ditugu: ehunmilak ultratraila (EHM) eta g2haundiak trail-a (G2H).
Aurki albiste gehiago!
9368
zenbakia izan da ehunmilak errifaren irabazlea eta argazkian saria jasotzen ikusten dugun Joxean Goikoetxea ataundarra da honen jabea.
bejondizula Joxean!!
UZTAILA
Dagoeneko iritsi da, 10 egun eskas falta dira ehunmilak eta g2handiak lehiatzeko. Atzean geratu dira abentura honetan sartzea pentsatu zenuten neguko egun hotz haiek. Askorentzat sakrifizio eta ardura handiko ordu ugari izan dira, zeinetan momentu ederrez gozatu duzuen, mendian ibiliz bakarrik sentitu ahal diren sentsazioak. Ez zen falta izango txakalaldi edo ahulezia uneren bat edo beste ere, eta segur aski asko izango ziren bakardadean zeuen buruari egiten zenizkioten galderak, adibidez, zentzurik ote zuen egiten ari zinetenak. Zuetako askok egindako akatsetatik ikasteko aukera edukiko zenuten, baina baita ondo egindako gauzetatik ere, eta finean, zeuen burua hobeto ezagutuko zenuten gauza ezezagunak ikasiko zenituztelako. Ezaugarri hauetako proba batera egiten den gerturatzea edo prestaketa asko aldatzen da nortzuk garen eta zein helburu ditugun kontuan hartuta. Ondorioz, prestakuntza egokiak kontuan hartu behar lituzke aipatu bi faktore horiek pertsona bakoitzaren arrakasta lortzeko.





















