ehunmilak eta g2haundiak lasterketen seigarren edizioa martxan da. Proba horiek 2015eko uztailaren 10etik 12ra ospatuko dira. Proiektua indartu eta etorkizunean sendo jarrai dezan, antolakuntza batzordeak, dei bat luzatu nahi die, antolakuntzan parte hartu nahi duten goierritar orori. Horretarako, interesatu guztiei, azaroaren 6an, osteguna, arratsaldeko 18.30etan, ospatuko den bilerara gonbidatzen zaituztegu. Bilera Iturrioz kaleko (Urbieta-Etxea parean) ehunmilak-Arrastaka lokalean burutuko da. Bertan ikustea espero zaitugu