Goiatz Arana 2019-03-11 15:44 (goiena.eus)

2018ko edizioan, eguraldi txarraren eraginez, Ehun Miliak eta Goierriko bi handiak probak neutralizatu eta gero, uztailaren 12ko aste bukaeran izango da hurrengo hitzordua eta izen-ematea itxita dago: ia 1.300 korrikalari izango dira. Mikel Valdivielso zuzendariak azken edizioko esperientziari buruz eta lasterketa igarotzen den herrietako mendi elkarteekin duten harremanaz jardun du hizketan; Bergarako lurretatik ere igarotzen da Euskal Herriko mendi probarik luzeena dena.