Bai ongi irakurri duzue. Azkenean 2021. urtean ehunmilak izango da. Gizartea txertatzen hasi dela ikusita eta ikusita jendearen gogoa, azkenean lasterketak antolatzea erabaki dugu.

Gainera ez bat, bi edizio antolatuko ditugu: lehenengo apirilean izango da, apirilaren 16-18 bitartean; bigarrena berriz, uztailaren 9-11 bitartean.

Egoera ikusita, neurri berezi batzuk hartzea adostu dugu gure zerbitzu medikuak koordinatzen duen lan taldearekin. Hauek izango dira lasterketa baino lehen bete beharreko baldintzak:

  • Covid 19 pasa baduzue, agiri bat sinaturik.
  • Txertoa jarrita izatea. Berdin zaigu Pfizer, Moderna, Sputnik, Oxford…edozein izan bainan honen agiri bat beharko dugu sinaturik eta argazki bat eskatuko dugu nola jarri den ikusteko (Arazelirena bezalakoa adibidez).

Lasterketaren egunean:

  • Musukoa antolakuntzak banatuko du. Ternua maskara izango da eta bertan dortsal zenbakia inprimatuko da. Ezin dira inondik inora aldatu. Lasterketak amaitzerakoan, irabazleenak zozketatuko ditugu.
  • Irteerak eta lasterketa dena batera egingo da bainan ez dira talde jendetsuak onartuko lasterketan zehar: gehienez 4 pertsona.

Berrikuntzak:

  • Ehunmilak lasterketa apirileko eta uztaileko edizioan amaitzen dituen pertsonak, urtero eman ohi dugun arropa irabazteaz gain, finisher txapela bat irabaziko du!
  • G2h lasterketaren bi edizioak bukatzen dituenak berriz, Idiazabal gazta bat eta Beasaingo odolki bat.
  • Marimurumendi maratoiaren bi edizioak bukatzen dituenak ez du ezer berezirik irabaziko. Edozeinek egiten ditu 3 hilabeteetan bi maratoi.

Izen emateen inguruan, datozen egunetan emango dugu berri. Bitartean, utzi turroia jateari eta hasi berriz entrenatzen! Negurako arropa behar izanez gero, gure webguneko dendan begiratzea gomendatzen dizuegu!

A eta ahaztu gabe, eguberrion eta urteberrion!

EHUNMILAK DENDA