


Badator ehunmilak Ultra-Trail® probaren XIV. edizioa, uztailaren 11, 12 eta 13an
Probaren aurkezpen prentsaurrekoa
ehunmilakek urtez urte hazten jarraitzen du, pausoz pauso baina etenik gabe. 2025 honetan, hamalaugarren edizioan, parte-hartzaileen kopuru altuak mantenduko ditu eta 1.600 lagunetik gorako boluntariotza taldea izango dugu!
Gaur eguerdian aurkeztu da ehunmilak probaren 2025eko edizioa, 2 parke natural (Aralar eta Aizkorri-Aratz) eta 30 herri gurutzatzen direlarik.
Kirol arloari dagokionean urteroko 3 probak mantentzen dira:
● ehunmilak Ultra-Trail® proba (171km / D+ 10.500m).
● goierriko bi haundiak trail (90km / D+ 5.500m).
● marimurumendi maratoia (42km / D+ 2.300m).
Ikusi dokumentu osoa HEMEN