ehunmilak: taldeka parte hartzeko aukera

ehunmilak Ultra-Trail® proban (168km) lasterketa nagusian, taldeka parte hartzeko aukera dago eta bertan sailkapena zein podiumeko sariak ere badaude.

Taldeak hiru kidez osatuta egongo dira. Izen-emate prozesuan, taldeko kideek, bakarka, bakoitzak bere orrian, taldearen izena jarri beharko dute, dagokion laukitxoan.

Lasterketan zehar baldintza bakarra ibilbide guztia elkarrekin egitea da. Helmuga eta tarteko kontrol-guneetatik batera pasatu beharko dutelarik taldekideek.