Izen emateak geroz eta gertuago ditugun honetan pixkanaka datorren ediziorako berritasunak aipatzen hasiko gara:

  • goierriko 2 haundiak (g2h) Euskal Mendizale Federakuntzak antolaturiko ultra distantziako txapelketa izango da!!
  • Honetaz gain, Euskal Mendizale Federakuntzak, 2023rako EMF-ko ultra distantziako lasterketen kopa antolatuko du 4 lasterketekin eta gure g2h proba bertarako azken proba puntuagarria izango da. Hauek dira EMF Ultra Koparako 4 lasterketa puntuagarriak:
    • Enkarterri Extrem Trail (60km, Zaramillo, 2023/04/15)
    • Domusa Teknik 40 MLK (65km, Azpeitia, 2023/05/06)
    • EH Mendi Erronka (67km, Leitza, 2023/06/03)
    • goierriko 2 haundiak (g2h) (88km, Beasain, 2023/07/07)