g2h proba ikustera joateko autobusa Larraitzera 

Autobus zerbitzu berria jarriko dugu ostiral gauean (uztailak 7) g2h lasterketako pasaera Larraitzen ikustera ikusleak eraman eta ekartzeko. 

Igotzeko autobus hau (bakarra) 23:15etan aterako da Beasaingo plazaren goiko aldean jartzen dugun autobus geltokitik. Itzulera Larraitzko beheko aparkalekutik 01:30etan eta 02:30etan izango da. 

Autobus honetarako sarbidea lehentasun hauen arabera antolatuko da: korrikalarien laguntzaileak (laguntzaile txartela erakutsiz) eta ondoren gainontzeko ikusleak. Itzulerakoan korrikalariren batek lasterketa Larraitzen utziko balu, honek lehentasuna izango du guztien aurretik.