g2haundiak goierri trail – Izen-ematea 2022
g2h lasterketa, 2.002ko uztailaren 8a baino lehenago jaiotako edozein gizon eta emakumeri irekita dago. Antolakuntzak ekitaldi hau estaliko duen istripu oinarrizko aseguru bat egingo dio parte-hartzaile bakoitzari. Parte-hartzaile bakoitzak, aseguru honez gain, bere propioa eduki dezake inongo arazorik gabe.
Izen-emateak internet bidez egingo dira lasterketaren web ofizialean 2021eko azaroaren 11ko 17:00etatik aurrera. Izen-ematea ordaintzeko kreditu-txartela erabiliko da. g2h lasterketak gehienez 515 partaide izango ditu, izen-emate ordena jarraituz.
Hiru lasterketetako batean izen-ematea ontzat emateko, ezinbestekoa izango da korrikalariak antolakuntzak emandako mediku-txostena eta atseden-egoeran egindako 12 deribaziotako elektrokardiograma antolakuntzari helaraztea. Bi dokumentu horiek antolakuntzaren webgunean berariaz ezarritako estekaren bitartez igo edo e-mailez (doc@ehunmilak.com) bidali beharko dira, 7. artikuluan agertzen diren daten barruan. Antolakuntzak eskura jarritako mediku-txostenaren eredua bakarrik onartuko da. Eredu hori webgune ofizialean (www.ehunmilak.com) deskargatu beharko da.
Derrigorrezkoa izango da proba egin baino urtebete lehenagoko iraunaldia duen osasun-txostena eta elektrokardiograma aurkeztea. Mediku-txostena eta elektrokardiograma mediku batek sinatua eta zigilatua egon beharko dute. Bertan jarriko ditu izen-abizenak eta elkargokide zenbakia. Bi dokumentuak entregatzeko epea izena emandako datak baldintzatuta egongo da.
Izena emateko epea 2022ko ekainaren 2an amaituko da.
Izen-emateak ondokoa bermatzen du:
- Lasterketan parte-hartzea
- Lasterketan osasun-laguntza
- Masaje zerbitzua lasterketak dirauen bitartean eta lasterketa ondoren
- Ternua-k diseinaturiko lasterketako oroigarria
- Anoa postuak
- Dutxak (Tolosa, Etzegarate eta helmuga)
- Doako autobus zerbitzua parte-hartzaileentzat: ibilbide guztian zehar eta helmuga-dutxa-helmuga ibilbidean.
- Doako autobus zerbitzua laguntzaileentzat ibilbide guztian zehar.
- Antolakuntzak zehaztutako puntuetara korrikalariaren materiala garraiatzeko poltsa/zakuak
- Zaborra botatzeko mailazko poltsatxoa
- Lasterketaren informazioa eta ibilbidearen profilak dituen pantonera.
- Road Book-a.
- Geolokalizazio bidezko jarraipen sistema.
- Txip bidezko kronometraje sistema: 10 kontrol-puntu
- Edalontzia
- 200 ibilgailurentzako edukiera duen doako aparkalekua helmugatik gertu. Iritsiera ordenean beteko da. Betetzen diren kasuan, erreserbatu gabeko beste bi aparkaleku egongo dira.
- 22 autokarabanentzako edukiera duen doako aparkalekua.
Antolakuntzak ezarritako ordutegien barruan lasterketa amaitzen duten korrikalariei helmugara iristen diren finisher oroigarria oparituko zaie.
IZEN-EMATEAREN PREZIOAK
Izen-emate data | g2h |
2021/11/11tik 2022/02/24era | 90€ |
2022/02/25tik 2022/06/02ra | 105€ |
BALIOGABETZE BERMEA
Izen-ematea egiten den unean baliogabetze berme bat eskainiko da, bere kostua 10 €-koa izango delarik. Eskaintza onartzeko kasuan, zenbateko hori izen-ematearen kostuari gehituko zaio (Araudiko 9. eta 10. Artikuluak)