Atzoko izen ematearen ondoren, eskerrak besterik ezin dizkizuegu eman guregan jarri duzuen konfidantzarengatik. Bi urte hauen ondoren eta egunetik egunera dagoen lasterketa eskaintza eta kalitatearekin, hunkituta gaude izan dugun harrerarekin. Beraz, MILA ESKER!!

Bestalde, izen emateen itxaron zerrendan dagoen jendeari, hau esan nahi diogu: 2019 urtean itxaron zerrendatik 80 pertsona sartu ziren mmm lasterketan eta 100 g2h lasterketan. Otsailaren 24a, lehenengo epearen amaiera data da hori mugitzen hasiko den eguna. Beraz izan pazientzia! Eta horrekin batera, izena emateak irekira jarraitzen dutela itxaron zerrenda jendea egon dadin!!

Gogoratu ere. 72 ordu dituzuela ordainketa egiteko bestela izen ematea bertan behera geldituko da! Arazoren bat izanez gero, idatzi inskripzioak@ehunmilak.com helbidera.