EGITARAUA – 2019/03/23

ehunmilak Ultra-Traileko ibilbidea igarotzen den eskualdeko kirolariak elkarren arteko erronka egingo dute. Ea nork lehenago ehunmilakeko 168 kilometroak egin korrika egiteko zintan.

Horretarako, Zubimuzu plazan bost zinta jarriko dira eta korrikalariek zinten desnibelak aldatzen joango dira ibilbideak dituen kilometroak egin arte.

Eskualdetako taldean 15 pertsonaz osatuta egongo dira, horietatik gutxienez bost emakumezkoak izango dira.

8 eta 12 urte bitarteko haurrentzako mendi ibilaldia Beasain inguruan Aizkorri Mendizale elkarteko boluntarioen laguntzarekin

Ibilbidea: San Martin plaza, Sagastiguti, Muruazpi, Abarizketa, Korta, Olazar, Beatxurreta, San Martin plaza.

Ezinbestekoa izango da ibilaldi honetan parte hartzeko prestatu den orrialdean izena ematea otsailaren 18tik martxoaren 22ra bitartean.

Haurrek ibilaldi honetan parte hartzeko ezinbesteko materiala eraman beharko dute: motxila, 0,5l ur, arropa egokia…

Anoa guneak: bi anoa gune egongo dira ibilbidean: lehena ibilbidearen erdialdean eta bigarrena amaieran. Mendia garbi mantentzeko beharra eta zaborrak jasotzeko eta ingurunea zaintzearen beharra azpimarratuko dugu.

Ibilaldiaren amaieran parte hartzaile bakoitzari oroigarri bat banatuko zaio.

Margoketa tailerra San Martin plazaren azpialdean (adin guztietarako irekia) ehunmilakekin zerikusia duen murala egiten interesa agertzen duten pertsona guztiek parte hartu ahal izango dute, haur nahiz heldu.

Tailer honetarako, Beasaingo Imanol Aizpuru eta Xabier Anuncibai artisten gidaritza izango izango dugu.

Lazkaoko Jundajo txarangaren laguntzarekin kaleak girotuko ditugu.

Bideluze plazan, Eusko Labelen  eta parrila parean esperientzia duten sukaldarien eskutik Euskal arrantzaleek arrantzatutako berdela parritan erreta.

Euskal txerri eta oilaskoak parrilan erreta euskal sagardoaren laguntzarekin

Pintxoak nahiz razioak erosteko tikeak salgai egongo dira bi gune horietan

Puzgarriak Joan Iturralde plazan.

Markeliñe taldearen EURIA haurrentzako antzerki ikuskizuna. 2018ko MAX sarietarako hautagaia eta nazioartean sariatua den ikuskizuna. Hiru hamarkada eskenatokietan. Sarrera doan. Sarrerak 15 egun lehenago Usurbe zinean hartu ahalko dira.

ehunmilak lasterketan parte hartzen duten korrikalariekin solasaldia.

Parte hartzaileak: Javi Dominguez, Jaione Sasieta, Imanol Aleson, Jone Urkizu eta Jon Aizpuru

San Martin plazaren azpikaldean.

Beasaingo EKAITZ buruhaundi eta erraldoein konpartsaren irteera Bideluze plazatik.

Txokolate jana haurrentzako Erauskin plazan

2016an Goierrin (Gipuzkoa) sortutako taldea. 2018. Urtean Gazteako maketa lehiaketako finalistak. Indie-rocka egiten dute eta euskaraz nahiz ingelesez kantatzen dute.

Erronkan irabazi duten korrikalariei saria ematea eta parte hartu dutenei oroigarria ematea. Parte hartu duten korrikalarien artean g2h eta mmm lasterketetan parte hartzeko dortsalen zozketa.

Tximeleta taldea 2000. urtean sortutako plaza taldea da. Ordutik, herriz herri eta  plazaz plaza dabiltz. Bateria, baxua, gitarra eta teklatuaz gain, trikitixa , panderoa edo eta gaita eta txirula bezalako instrumentu tradizionalak tartekatzen dituzte. Errepertorio zabala eta anitza, zahar eta gazte asetzeko adina, euskal doinuetan oinarritutakoa (%75 euskaraz).

Kontzertuak dauden bitartean jan eta edana euskal txerriaren produktuekin:  razioak, ogitartekoak, pintxoak, ura, garagardoa eta sagardoa.