Izen-ematea 2017

g2h lasterketan, 1997. urtean edo lehenago jaiotako edozein gizon eta emakumeri irekita dago. Antolakuntzak ekitaldi hau estaliko duen istripu oinarrizko aseguru bat egingo dio parte-hartzaile bakoitzari. Parte-hartzaile bakoitzak, aseguru honez gain, bere propioa eduki dezake inongo arazorik gabe.

Izen-emateak internet bidez egingo dira lasterketaren web ofizialean  2016eko azaroaren 3ko 17:00etatik aurrera. Izen-ematea ordaintzeko kreditu-txartela erabiliko da. Izen-ematea egin eta 72 h barru ordainketa egin ez duenari, ezeztatutzat emango zaio izen-emate hori. g2h lasterketak gehienez 515 partaide izango ditu, izen-emate ordena jarraituz.

Lasterketetako izen-ematea ontzat emateko, ezinbestekoa izango da korrikalariak antolakuntzak emandako mediku-ziurtagiria eta atseden-egoeran egindako elektrokardiograma antolakuntzari helaraztea, 2017ko ekainaren 7a baino lehen. Bi dokumentu horiek antolakuntzaren webgunean berariaz ezarritako estekaren bitartez igo edo e-mailez (inskripzioak@ehunmilak.com) bidali beharko dira. Antolakuntzak eskura jarritako mediku-ziurtagiri eredua bakarrik onartuko da. Eredu hori webgune ofizialean (www.ehunmilak.com) deskargatu beharko da.

Derrigorrezkoa izango da proba egin baino urtebete lehenagoko iraunaldia duen osasun-ziurtagiria eta elektrokardiograma aurkeztea. Mediku-ziurtagiria eta elektrokardiograma mediku batek sinatua eta zigilatua egon beharko dute. Bertan jarriko ditu izen-abizenak eta elkargokide zenbakia..

Izena emateko epea 2017ko ekainaren 7an amaituko da.

Izen-emateak ondokoa bermatzen du:

  • Lasterketan parte-hartzea
  • Istripu asegurua
  • Erantzukizun Zibileko asegurua
  • Lasterketan osasun-laguntza
  • Masaje zerbitzua lasterketak dirauen bitartean eta lasterketa ondoren
  • Ternua ehunmilakeko arropen babesle ofizialak egindako lasterketako oparia
  • Anoa postuak
  • Dutxak (Tolosa, Etzegarate eta helmuga)
  • Doako autobus zerbitzua parte-hartzaileentzat: ibilbide guztian zehar eta helmuga-dutxa-helmuga ibilbidean.
  • Doako autobus zerbitzua laguntzaileentzat ibilbide guztian zehar.
  • Antolakuntzak zehaztutako puntuetara korrikalariaren materiala garraiatzeko poltsa/zakuak
  • Zaborra botatzeko mailazko poltsatxoa
  • Lasterketaren informazioa eta ibilbidearen profilak dituen pantonera.
  • Road Book-a.
  • Geolokalizazio bidezko jarraipen sistema.
  • Txip bidezko kronometraje sistema: 10 kontrol-puntu
  • Edalontzia
  • 200 ibilgailurentzako edukiera duen  doako aparkalekua helmugatik gertu

Antolakuntzak ezarritako ordutegien barruan lasterketa amaitzen duten korrikalariei helmugara iristen diren finisher oroigarria oparituko zaie.

IZEN-EMATEAREN PREZIOAK

Izen-emate data g2h
2016/11/03tik 2017/02/09ra 85 €
2017/02/10tik 2016/06/07ra 100 €

BALIOGABETZE BERMEA

Izen-ematea egiten den unean baliogabetze berme bat eskainiko da, bere kostua 10 €-koa izango delarik. Eskaintza onartzeko kasuan, zenbateko hori izen-ematearen kostuari gehituko zaio (Araudiko 9. eta 10. Artikuluak)

ITXAROTE-ZERRENDA

PARTAIDE KOPURUA BETETA

goierriko2haundiak (g2h) lasterketak bete egin du bere partaide kopurua. Hori dela eta, lasterketaren araudiaren 6. artikuluaren arabera, itxarote-zerrenda bat ireki da. Bajak dauden heinean, itxarote-zerrenda horretatik beteko dira. Beti ere, izen-emate epemuga iritsi arte (ekainak 7). Data horretatik aurrera ez da itxarote-zerrendatik inskripziorik formalizatuko. Itxarote-zerrendako izen-emateak izena emandako ordena berean formalizatuko dira.ITXAROTE-ZERRENDA