Mediku eta gaitasun txostena (7. artikulua)

TXOSTEN EREDUA

  • Hiru lasterketetako batean izen-ematea ontzat emateko, ezinbestekoa izango da korrikalariak antolakuntzak emandako Mediku eta gaitasun txostena eta atseden-egoeran egindako elektrokardiograma antolakuntzari helaraztea. Bi dokumentu horiek antolakuntzaren webgunean berariaz ezarritako estekaren bitartez igo edo e-mailez (inskripzioak@ehunmilak.com) bidali beharko dira. Antolakuntzak eskura jarritako mediku-txosten eredua bakarrik onartuko da. Eredu hori webgune ofizialean (www.ehunmilak.com) deskargatu beharko da.

  • Derrigorrezkoa izango da proba egin baino urtebete lehenagoko iraunaldia duen mediku eta gaitasun txostena eta elektrokardiograma aurkeztea. Bi dokumentuek mediku batek sinatua eta zigilatua egon beharko dute. Bertan jarriko ditu izen-abizenak eta elkargokide zenbakia.

  • Bi dokumentuak entregatzeko epea izena emandako datak baldintzatuta egongo da. Hurrengo taulan agertzen den moduan. Dagokion epean aurkeztu ezean izen-ematea automatikoki baliogabetuko da, eta ez da izen-emate kostuaren diru-itzulketarik egingo.

Izen-emate data Mediku eta gaitasun txostena eta elektrokardiograma entregatzeko epe muga
2016/11/03 — 2017/02/09 2017/02/09
2017/02/10  — 2017/04/06 2017/04/06
2017/04/07 — 2017/06/07 2017/06/07
TXOSTEN EREDUA

Logo bpx