OHARRA: MEDIKU ETA GAITASUN TXOSTENA OTSAILAREN 21ERAKO

Hiru lasterketetako batean izen-ematea ontzat emateko, ezinbestekoa izango da korrikalariak antolakuntzak emandako mediku-txostena eta atseden-egoeran egindako elektrokardiograma antolakuntzari helaraztea. Bi dokumentu horiek antolakuntzaren webgunean berariaz ezarritako estekaren bitartez igo edo emailez (inskripzioak@ehunmilak.com) bidali beharko dira. Antolakuntzak eskura jarritako mediku-txostenaren eredua bakarrik onartuko da. Eredu hori webgune ofizialean (http://www.ehunmilak.com/eu/mediku-agiria/ ) deskargatu beharko da.

Derrigorrezkoa izango da proba egin baino urtebete lehenagoko iraunaldia duen mediku-txostena eta elektrokardiograma aurkeztea. Bi dokumentuek mediku batek sinatua eta zigilatua egon beharko dute. Bertan jarriko ditu izen-abizenak eta elkargokide zenbakia.

Lehen izen emate epea otsailaren 21ean amaitzen denez, egun hori izando da bi dokumentuak entregatzeko epea azken epea. Dagokion epean aurkeztu ezean izen-ematea automatikoki baliogabetuko da, eta ez da izen-emate kostuaren diru-itzulketarik egingo.

2018-01-03T19:15:13+00:00