EHUNMILAK 2019 MARTXAN DA!

  • ehunmilak proben 10. edizioa uztailaren 12, 13 eta 14an izango da.

  • Izen emateak azaroaren 8an irekiko dira arratsaldeko 17:00etan!

  • Izen ematea “Rock the Sport” webgunearen bidez egingo da.

  • Araudiko hainbat artikulu eguneratu dira.

  1. edizio gazi gozoaren ondoren eta hamargarren edizioa borobila izateko helburuarekin, antolakuntza hasi da buru-belarri 2019ko ehunmilak proiektuko 3 probak prestatzen.

Izen emateak azaroaren 8an irekiko dira arratsaldeko 17:00etan! Aurreko urteetan bezala dortsal kopuruak honela banatuko dira: ehunmilak 515 dortsal, goierriko 2 haundiak 515 dortsal, marimurumendi 265 dortsal.

 

 

Edizio honetan aldaketak ditugu. Alde batetik, izen-emateetarako RockTheSport plataforma erabiliko dugu. Laster egongo da eskuragarri gure webgunean hiru lasterketetarako izen-emateko esteka. Izen-ematearen ordainketa, itxarote-zerrendan izena eman ezean, unean bertan egin beharko da, txartelarekin. Izen-ematea ez da balioztatuta geratuko ordainketa egin arte. Ezingo dira izen-emate bat baino gehiago egin.

Izen-ematea osatu ondoren, horren egiaztagiria jasoko duzu. Edizio honetan derrigorrezkoa izango da dortsala jasotzeko unean egiaztagiria aurkeztea.

Izen-ematea egindakoan, gogoan izan behin betikoa izan dadin dokumentazio medikoa bidali behar duzula Araudiko 7. artikuluan adierazitako epean. Hala egin ezean, zure izen-ematea automatikoki baliogabetuko da, zenbatekoa itzultzeko eskubiderik gabe.

Izen-ematearen unean, lasterketan SMS bidezko jarraipen-zerbitzua kontratatu ahal izango duzu. Zerbitzu hori kontratatuz gero, estaldura egonez gero, antolakuntzak adierazitako telefono-zenbakietara bidaliko du parte-hartzailearen kontrol-puntuetako posizioaren eta denboraren informazioa. Zerbitzu hori 2019ko uztailaren 12ra arte kontrata daiteke; telefono bakoitzeko 2 euroko kostua izango du ehunmilak probarako eta 1 eurokoa goierriko2haundiak probarako edo maratoirako. Gehienez 2 telefono onartzen dira. Zerbitzua kontratatutakoan, epe horretara arte telefono-zenbakiak aldatzeko aukera izango da kosturik gabe.

Horrez gain, edizio honetan kronometrajerako botatzeko txipak erabiliko dira; beraz, maratoiaren kasuan, ezingo da txip horia, lasterkariaren pertsonala, erabili. Izen-emate formularioak ez du aukerarik txip horiaren kodea sartzeko.

Bestalde, Datuak Babesteko Araudi Orokorra betetzeko, lasterkariaren izen-ematea hirugarren batek eginez gero, izen-ematearen lasterkari titularrak antolakuntzari bidali beharko dio astebeteko epean “hirugarren batzuen izen-emateko” klausula sinatuta. Antolakuntza korrikalari horiekin harremanetan jarriko da izapidetze horren berri emateko.

Azkenik, Lasterketako Araudia irakurtzea gomendatzen dizugu.

Hemen duzu informazio guztia: www.ehunmilak.com

Eskerrik asko ehunmilak-en duzun konfiantzagatik!