ehunmilak Ultra-Trail® (ehm), Goierriko 2 Haundiak trail (g2h) eta Marimurumendi Mendi Maratoian (mmm) izena emateko lehen epearen bukaera gero eta gertuago dago. Azaroaren 5ean ireki zen hiru probetan izena emateko aukera eta ekainaren 2ra arte egongo da zabalik.

Hau honela, hiru probetan izena ematerakoan deskontua lortu nahi duten parte hartzaileek, ostegun honetan, otsailaren 11n, dute horretarako azken eguna, egun horretan amaituko delako izena emateko lehen epea.

g2h probako izen ematea beteta

Orain dela aste pare bat bete zen Goierriko 2 Haundiak probako izen ematearen kupoa (500 korrikalari), eta orduz geroztik itxaron zerrenda osatzen ari da proba honetan parte hartzeko.

ehunmilak Ultra-Trail® proban taldeka parte hartzeko aukera

Honekin batera gogoratu nahi zaie parte hartzaile eta interesatu guztiei, gure proba nagusian, ehunmilak Ultra-Trail® proban 3 kidez osaturiko taldeetan ere parte har daitekeela.

Marimurumendi koparako puntuagarria

Uztailaren 10ean ospatuko den Marimurumendi maratoia 2016ko Euskal Herriko mendi lasterketen koparako puntuagarria izango da. Maratoian 250 plaza bakarrik daudela gogoratu.

(informazio gehiago: www.ehunmilak.com)