Ehunmilak Ultra-Trail® (ehm), goierriko 2 haundiak trail (g2h) eta marimurumendi mendi maratoian (mmm) izena emateko lehen epearen bukaera gero eta gertuago dago. Azaroaren 8an ireki zen hiru probetan izena emateko aukera eta ekainaren 5ra arte egongo da zabalik.

Hau honela, hiru probetan izena ematerakoan deskontua lortu nahi duten parte hartzaileek, otsailaren 20a asteazkena, dute horretarako azken eguna, egun horretan amaituko delako izena emateko lehen epea.

Informe medikua entregatzea

Hiru lasterketetako batean izen-ematea ontzat emateko, ezinbestekoa izango da korrikalariak antolakuntzak ezarritako mediku eta gaitasun txosten esklusiboa antolakuntzari helaraztea otsailaren 20a baino lehen. Hau egin ezean izen ematea automatikoki baliogabetuko da, eta ez da izen emate kostuaren diru itzulketarik egingo.

Informazio gehiagorako:

             Facebook: https://www.facebook.com/EhunmilakUltratrailG2h/

             Twitter: https://twitter.com/EhunmilakG2

             Kontaktua: ehunmilakultratrail@gmail.com / 676180690 (Iñaki)

             Web orria: https://www.ehunmilak.com/eu/