EHUNMILAKEN IZENA EMATEKO LEHEN EPEA OTSAILAREN 21EAN AMAITZEN DA

Ehunmilak Ultra-Trail® (ehm), goierriko 2 haundiak trail (g2h) eta marimurumendi mendi maratoian (mmm) izena emateko lehen epearen bukaera gero eta gertuago dago. Azaroaren 9an ireki zen hiru probetan izena emateko aukera eta ekainaren 6ra arte egongo da zabalik.

Hau honela, hiru probetan izena ematerakoan deskontua lortu nahi duten parte hartzaileek, otsailaren 21a osteguna, dute horretarako azken eguna, egun horretan amaituko delako izena emateko lehen epea.

 

g2h eta mmm probetako izen ematea beteta

Bederatzigarren edizio honetako izen emateek hegan egin dute g2h eta mmm probetan. Horren adibide dira: goierriko 2 haundiak (88km) probako 515 dortsalak ordubetean bete zirela eta marimurumendi maratoiko (42km) 265 dortsalak aldiz 16 ordu eskasean. Orduz geroztik itxaron zerrenda osatzen ari da bi proba hauetan parte hartzeko.

 

ehunmilak proba Euskal Herriko Ultra-Trail® txapelketa

Euskal Mendizale Federazioak, ehunmilak proba (168km), 2018ko Euskal Herriko ultra-trail® txapelketa izan dadin izendatu du.

Honekin batera gogoratu nahi zaie parte hartzaile eta interesatu guztiei, gure proba nagusian, ehunmilak Ultra-Trail® proban (168km) oraindik ere izena emateko aukera badutela, izen emate kupoaren bi heren beterik dagoelako. Proba honetan korrikalariek 2 kategoria ezberdinetan parte hartzeko aukera izango dute: bakarkako kategorian eta taldekako kategorian. Taldekako kategoria honetan parte hartzeko 3 kidez osaturiko taldeak osatu behar dira eta talde hauek osaketa antolakuntzari ahalik eta azkarren jakinarazi behar zaio.

Informe medikua entregatzea

Hiru lasterketetako batean izen-ematea ontzat emateko, ezinbestekoa izango da korrikalariak antolakuntzak ezarritako mediku eta gaitasun txosten esklusiboa antolakuntzari helaraztea otsailaren 21a baino lehen. Hau egin ezean izen ematea automatikoki baliogabetuko da, eta ez da izen emate kostuaren diru itzulketarik egingo.

Informazio gehiagorako:

             Facebook: https://www.facebook.com/EhunmilakUltratrailG2h/

             Twitter: https://twitter.com/EhunmilakG2

             Kontaktua: ehunmilakultratrail@gmail.com / 676180690 (Iñaki)

             Web orria: https://www.ehunmilak.com/eu/

2018-02-07T18:05:33+00:00