ehunmilak edo goierriko2haundiak lasterketetan parte hartu behar dutenek, lasterketa facebook edo sms bidez jarraitu ahal izateko aukera dute.

Bi aukera horietan, beti ere estaldura dagoen heinean, antolakuntzak kontrol puntuetan korrikalariak duen kokalekuaren eta denboraren informazioa emango du.

1.-facebook bidezko jarraipena doakoa izango da. Jarraipen hau egiteko ondorengo esteka honetan eman beharko da izena: https://live.sporthive.com/event/4662. Goian aipatutako informazioa facebookeko horman argitaratuko da.

2.- sms bidezko jarraipenak telefono bakoitzeko 2 euroko kostua izango du ehm lasterketakoentzat eta euro batekoa g2h lasterketakoentzat (bi probetan 2 telefono zenbaki sartu ahal izango dira gehienez). Telefono zenbakiak gure webgunean (www.ehunmilak.com/sms) berariaz prestatuko eta ekainaren 11an martxan jarriko den aplikazioan sartu beharko dira. Telefono zenbakiak sartzeko/aldatzeko aukera egongo da ekainaren 30ra bitartean. Harpidetza horren ordainketa dortsala jasotzean egin beharko da horretarako prestatutako gunean.
KONTUZ. Dortsal banaketa egunean ez dira eskaera berriak onartuko, soilik, aldez aurretik erregistratutako zenbakien aldaketak onartuko dira.

Zerbitzu hau zuen gustukoa izango delakoan, jaso ezazue agur bero bat,

ehm/g2h/mmm