Goierriko 2 Haundiak: BETETA. Itxarote-zerrenda irekia

goierriko2haundiak (g2h) lasterketak bete egin du bere partaide kopurua.

Hori dela eta, lasterketaren araudiaren 6. artikuluaren arabera, itxarote-zerrenda bat ireki da. Bajak dauden heinean, itxarote-zerrenda horretatik beteko dira. Beti ere, izen-emate epemuga iritsi arte (ekainak 2).

Data horretatik aurrera ez da itxarote-zerrendatik inskripziorik formalizatuko. Itxarote-zerrendako izen-emateak izena emandako ordena berean formalizatuko dira.

2016-01-26T22:37:32+00:00