Gure lasterketan eskatzen diren txosten mediku eta elektrokardiogramaren jatorria

Gaurkoan gure lasterketan eskatzen diren txosten mediku eta elektrokardiogramaren jatorria azaldu nahi dizuegu.

Gure medikuen koordinatzailea den Haritz Esnal-ek, Alcudia Veo trail lasterketan ikusi zuen atsedenean egindako elektrokardiograma baten eskaera. Haritz Esnal Amundarain familia eta komunitate medikuntzan aditua da eta Donostiako erietxeko larrialdi orokor zerbitzuetan egiten du lan 2010. urtetik. Zaindu Kirol Medikuntzan kolaboratzailea, kirol ekitaldi ezberdinetan medikuntza zerbitzuetan parte hartzen du eta 2016. urtetik ehunmilak ultratrail-eko mediku koordinatzailea da. Kirolari bezala, mendi lasterkaria da eta hainbat lasterketatan parte hartu du, besteak beste g2h, Vuelta al Aneto, Transvulcania eta Zegama-Aizkorri.

Bere afizioa eta lanbidea uztartuz, mendi lasterketekin erlazioa izan duten gai ezberdinak aztertzea eta jorratzea eraman dute Haritz. Ardura honek hainbat neurri hartzeko beharra ikustea eraman zuten eta aipatutako lasterketan ezagutu zuen bere lanbide lagun batek hartutako neurriak ez zirela bere ideiengandik asko urruntzen.

Eskaera hauek aplikatu zituen medikuak Dario Sanmiguel Cervera du izena. Dario kardiologian aditua da eta mediku adjuntu bezala egiten du lan Valentziako Unibertsitate Hospitalean, hemodinamika eta kardiologia interbentzionista unitatean.

Honetaz gain Espainiako Mendi eta Eskalada Federazioko (FEDEME) Zientzia Aholkulari Batzordeko kidea da eta Espainiako Cardiologia Elkarteko (SEC) kirol  kardiologiaren lan taldeko kidea, Valentziako goi mendiko eskolako irakasle eta kolaboratzailea eta bat-bateko heriotzak jasaten dituzten kirolarien Espainiako erregistroko kolaboratzailea da.

Sanmiguel Alcudiako Veo Trail eta Sot de Chera lasterketen mediku zerbitzuak eskaintzen dituen lan taldeko kidea da. Kirolari bezala ultra lasterketak egiten ditu, eta era guztietako lurrazaletan 50 lasterketatik gora amaitu ditu.

Dariori esker eta eremu honetan dituen ezaguerei esker, Alcudia Veo Trail izan zen, gure informazioen arabera, neurri hauek hartu zituen lehen lasterketa.

Gaur egun mundu osoan oso ezagunak diren eta nazioarteko partaideak jasotzen dituzten Maraton des Sables eta Oman Desert Maraton lasterketek ere, txosten mediku eta elektrokardiograma hauek eskatzen dituzten frogen barne sartu direla dakigu.

Pasa den astean Haritzek Dario eta bere lan taldea ezagutzeko aukera izan zuen bere Valentziako osasun gunean eta bertan mendi lasterketen laguntzan eta prebentzioan  aplikatu daitezkeen ideia eta kontzeptuak partekatu zituzten. Isilpean emandako ordu eta egindako lanak, hasi dira bere fruituak ematen eta sinergiak aurkitu dituzte aurrerantzean ibilbide berean lan egiteko.

2019-02-14T11:53:36+00:00