Probaren zazpigarren edizioa uztailaren bigarren asteburuan burutuko da, uztailaren 8, 9 eta 10ean. Aurtengoan ere hiru proba izango ditugu: Ehunmilak Ultra-Trail® (ehm), Goierriko Bi Haundiak trail (g2h) eta Marimurumendi Maratoia (mmm).

Izen emateak aldiz, astebete barru itxiko dira! Ekainaren 2a, osteguna, izango da gure hiru probetan izena emateko azken eguna. Une honetan Ehunmilak Ultra-Trail® (ehm) proban izena emateko aukera bakarrik dago; Goierriko Bi Haundiak trail (g2h) eta Marimurumendi Maratoiean (mmm) izen emateak beteta daude.

Izen ematea www.kirolprobak.com webgunearen bidez egin daiteke.

3 probetako korrikalari guztiei gogorarazi nahi zaie beranduenera ere ekainaren 3rako mediku ziurtagiria entregatu behar dutela. Entregatu ezean, ezingo dute parte hartu.

Bolondresentzat izen ematea zabalik!

Gure probaren bizkar hezurra diren 1400dik gora bolondresentzako izen ematea dagoeneko zabalik dago gure webgunearen bidez www.ehunmilak.com orrian.

Urtetik urtera geroz eta bolondres gehiago izaten ditugu eta beraien laguntza ezinbestekoa da. Horregatik aurreko 6 edizioetako laguntza eskertzeko eta aurtengo ediziorako deia zabaltzeko Gattiken produkzioak-ek honako bideoa egin du:

Ehunmilak VII. Bolondresei eskertza   YouTube

Ehunmilak Ultra-Trail® antolakuntza batzordea