Aurten, korrikalarien jarraipenerako webguneaz gain, 2 zerbitzu jarriko ditugu martxan: facebook eta sms bidezko jarraipena. Bi kasuetan, beti ere kobertura dagoenean, antolakuntzak kontrol puntuetako pasaera-denboren informazioa bidaliko du.

Facebook bidezko jarraipena (ehm/g2h/mmm) doakoa izango da. Zerbitzu hau erabili ahal izateko ondorengo esteka honetan erregistratu beharko da:  http://live.sporthive.com/event/1825

Sms bidezko jarraipena:

  • Ehunmilak Ultra-Trail®: 2€ko kostua izango du telefonoko eta korrikalari bakoitzak gehienez 2 pertsonen telefonoak jartzeko aukera izango du..
  • Goierriko 2 Haundiak trail: Euro 1eko kostua izango du telefonoko eta korrikalari bakoitzak gehienez 2 pertsonen telefonoak jartzeko aukera izango du..
  • Marimurumendi maratoia: ez da sms zerbitzurik eskainiko.

Zerbitzu hau erabili ahal izateko dortsal banaketan behar bezala identifikatuta egongo den puntura zuzendu beharko da.

ehm/g2h/mmm