OHARRA: mediku-txostena eta elektrokardiograma

ADI!!! Gogorarazten dizuegu edozein lasterketetako izen-ematea baieztatzeko, ezinbestekoa dela mediku-txostena eremu guztiak beteta eta atseden-egoeran egindako elektrokardiograma, biak ere seilatuta, antolakuntzari helaraztea.

Bi dokumentu horiek webgunean ezarritako estekaren bitartez igo edo emailez, inskripzioak@ehunmilak.com helbidera, bidali beharko dira. Antolakuntzak eskura jarritako mediku-txostenaren eredua bakarrik onartuko da eta bertan dauden eremu guztiak beteta egon behar dute.

Eredu hori webgunean deskargatu behar da https://www.ehunmilak.com/eu/mediku-agiria/ estekan.

Bigarren izen emate epea apirilaren 10ean amaitzen denez, egun hori izango da bi dokumentuak entregatzeko azken epea!

Dagokion epean aurkeztu ezean izen-ematea automatikoki baliogabetuko da, eta ez da izen-emate kostuaren diru-itzulketarik egingo!

2019-03-15T11:14:42+00:00