#ehunmilak18 ESKERTZA OHARRA

Ehunmilakeko antolakuntza batzordearen izenean eskerrak eman nahi dizkizuegu: merkatariei, laguntzaileei, udalei eta babesleei, zuen ekarpenari esker Beasain eta inguruek ehunmilak, goierriko 2 haundiak eta marimurumendi mendi-lasterketez gozatzen jarraitzeko aukera ematen diguzuelako.

Ezin ahaztu aurtengo #ehunmilak18 honetan ere gurekin izan ditugun 1.600 bolondresak, antolakuntzatik bihotz bihotzez eskertzen dizuegu emandako babes eta laguntza guztia.

Gure probetan izena eman zuten korrikalari guztiei ere eskerrak eman behar dizkiegu, eurak direlako proiektu honen zati garrantzitsuenetako bat. 

Mila esker guztioi urteak pasa ahala proiektuari eskaini diozuen ekarpenagatik, konfiantzagatik eta dedikazioagatik. 

Aurtengo edizio gogor honen ondoren, antolakuntzatik bihotz-bihotzez eskertzen dizuegu jaso dugun babes guztia.

Ehunmilakeko antolakuntza batzordea

2018-07-24T07:56:18+00:00