Korrikalari agurgarria,

Aurten, korrikalarien jarraipenerako aukera berri bat eskainiko dizuegu. Bi zerbitzu jarriko ditugu martxan, bata facebooken bidez egin ahal izango dena eta bestea sms bidezkoa. Bi kasuetan, beti ere kobertura dagoenean, antolakuntzak kontrol puntuetako pasaera-denboren informazioa bidaliko du.

Facebook bidezko jarraipena doakoa izango da. Zerbitzu hau erabili ahal izateko ondorengo esteka honetan erregistratu beharko da: http://live.sporthive.com/event/1264/SocialSharing

Sms bidezko jarraipenak euro bateko kostua izango du. Zerbitzu hau erabili ahal izateko dortsal banaketan behar bezala identifikatuta egongo den puntura zuzendu beharko da.

Jaso ezazue antolakuntzaren agur bero bat

ehm/g2h/mmm

ehunmilak-facebook-banner-haundi