babesleak_900

Izen-ematea 2017

mmm lasterketa 1999. urtean edo lehenago jaiotako edozein gizon eta emakumeri irekita dago. Antolakuntzak, ekitaldi hau estaliko duen istripu oinarrizko aseguru bat egingo dio parte-hartzaile bakoitzari. Parte-hartzaile bakoitzak,aseguru honez gain,bere propioa eduki dezake inongo arazorik gabe.

Izen-emateak internet bidez egingo dira lasterketaren web ofizialean 2016ko azaroaren 3ko 17:00etatik aurrera. Izen-ematea ordaintzeko kreditu-txartela erabiliko da. Izen-ematea egin eta 72 h barru ordainketa egin ez duenak, ezeztatutzat emango da izen-emate hori.

mmm lasterketak gehienez 265 partaide izango ditu, izen-emate ordena jarraituz.

Lasterketetako izen-ematea ontzat emateko, ezinbestekoa izango da korrikalariak antolakuntzak emandako mediku-ziurtagiria eta atseden-egoeran egindako elektrokardiograma antolakuntzari helaraztea, 2017ko ekainaren 7a baino lehenBi dokumentu horiek antolakuntzaren webgunean berariaz ezarritako estekaren bitartez igo edo e-mailez (inskripzioak@ehunmilak.com) bidali beharko dira. Antolakuntzak eskura jarritako mediku-ziurtagiri eredua bakarrik onartuko da. Eredu hori webgune ofizialean (www.ehunmilak.com) deskargatu beharko da.

Derrigorrezkoa izango da proba egin baino urtebete lehenagoko iraunaldia duen osasun-ziurtagiria eta elektrokardiograma aurkeztea. Mediku-ziurtagiria eta elektrokardiograma mediku batek sinatua eta zigilatua egon beharko dute. Bertan jarriko ditu izen-abizenak eta elkargokide-zenbakia.

Izena emateko epea 2017ko ekainaren 7an amaituko da.

Izen-emateak ondokoa bermatzen du:

  • Lasterketan parte-hartzea
  • Istripu asegurua
  • Erantzukizun Zibileko asegurua
  • Lasterketan osasun-laguntza
  • Masaje zerbitzua lasterketa ondoren
  • Ternua ehunmilakeko arropen babesle ofizialak egindako lasterketako oparia
  • Anoa postuak
  • Dutxak (helmugan)
  • Doako autobus zerbitzua parte-hartzaileentzat: helmuga-dutxa-helmuga ibilbidean.
  • Road Book-a.
  • Txip bidezko kronometraje sistema: 10 kontrol-puntu
  • 200 ibilgailurentzako edukiera duen doako aparkalekua helmugatik gertu

Antolakuntzak ezarritako ordutegien barruan lasterketa amaitzen duten korrikalariei helmugara iristen diren finisher oroigarria oparituko zaie.

Izen-emate data mmm
2016/11/03etik 2017/02/09ra 42€
2017/02/10tik 2017/06/07ra 47€

*txip horia daukanak inskripzioa 2 euro gutxiago ordainduko du

BALIOGABETZE BERMEA

Izen-ematea egiten den unean baliogabetze berme bat eskainiko da, bere kostua 10 €-koa izango delarik. Eskaintza onartzeko kasuan, zenbateko hori izen-ematearen kostuari gehituko zaio (Araudiko 9. eta 10. Artikuluak)

ITXAROTE-ZERRENDA

PARTAIDE KOPURUA BETETA

marimurumendi marathon (mmm) lasterketak bete egin du bere partaide kopurua. Hori dela eta, lasterketaren araudiaren 6. artikuluaren arabera, itxarote-zerrenda bat ireki da. Bajak dauden heinean, itxarote-zerrenda horretatik beteko dira. Beti ere, izen-emate epemuga iritsi arte (ekainak 7). Data horretatik aurrera ez da itxarote-zerrendatik inskripziorik formalizatuko. Itxarote-zerrendako izen-emateak izena emandako ordena berean formalizatuko dira.ITXAROTE-ZERRENDA