Abenduak 2 ehunmilak prentsaurrekoa

Berri garrantzitsuak!!!

Honen bidez, Ehunmilak ultratrailaren antolakuntza batzordeak honako prentsaurrekora gonbidatzen zaitu.

Eguna: Abenduaren 2a, asteartea.

Ordua: Arratsaldeko 17:00ak

Tokia: Igartza jauregia, 1. solairuko hitzaldi gelan

Gaiak:

– Web orri berriaren aurkezpena

– Izen emateen egoera

– Proposamen bat aditzera ematea.

Bertan izango zaituztegula espero dugu.

Bitartean jaso ezazue agurrik beroena,

Ehunmilak ultratraileko komunikazio taldea