Jarduera mota hauek ezinbestekoak dira errutinetan aldaketak lortzeko eta osasunarekiko konpromisoa erdiesteko. Komunitatean parte hartzeak estigma soziala murrizten laguntzen du. Izan ere, kolektibo honi buruzko informazio faltak eta haiekin esperientziarik ez izateak gizarte inklusioa mugatzen du.

Jarraian parte hartu duten erabiltzaileen zenbait lekukotza dituzue:

  • “Nazioarteko proba batean boluntario gisa aritu izana (…) oso positiboa izan da zentzu guztietan. Desgaitasun maila ezberdinak ditugun taldea gara, eta osasuntsu eta positiboak diren kirolariekin harremanetan egoteak geure arazoen aurrean hazten laguntzen digu”. Imanol.
  • “Dena ondo antolatuta zegoen, guk gure aletxoa jarri baino ez genuen egin behar. Eskerrik asko mundu guztiari, antolatzaileengandik hasi eta erdiguneko taldera, sortzen zen arazo txikienean laguntzeko hor zeudela, baita parte hartzaileei ere. Gure arazo psikologikoetan positiboki laguntzen digute”.Imanol.
  • “Korrikalariak armoniaz hornitzea esperientzia polita izan da”. J.A.
  • “Espero dugu ekimen positibo hau urte gehiagotan luzatzea, on egiten baitigu, baliagarri eta zoriontsu sentiarazten gaitu”.Imanol.