Gure proban ezinbestekoak diren 1600dik gora boluntarioentzako izen ematea maiatzaren 15ean irekiko da gure webgunearen bidez, www.ehunmilak.com orrian.

Gure lasterketetan lagundu nahi baduzu hau da zure aukera! ehunmilak barrutik zer den ikusi eta zure aletxoa jar diezaiokezu proiektu handi honi!

Hizkuntzak ere kontrolatzen badituzu anima zaitez geroz eta internazionalagoa den kirol ekitaldi honetan laguntzera!

Gure proiektua beti izan da berezia bertara gerturatzen zareten boluntarioengatik.

Zuen laguntzarik gabe, ehunmilak aurrera ematea ezinezkoa litzateke!

Gogoratu aurtengo XII. edizioa uztailaren 7, 8 eta 9an ospatuko dela!

Mila esker guztiei aldez aurretik!

#ehunmilak23

ehunmilak ultra-trail® antolakuntza batzordea