Konturatuko zinetenez, arazoak izan dira ehunmilak proiektua osatzen duten karreretako izen-emateen kudeaketan. Izen emateak atzo arratsaldeko 17etan hasi ziren, baina Rockthesport plataformak arazoak izan zituen izena emateko prozesuan, bai egiaztagirien sorreran, bai izen-emate zerrenden mantentzean. Arazo hori konpondu egin zen eta une honetan inskripzioak zuzenak dira.

Lehen arazo hori konpondu ondoren, korrikalariek bidalitako mezuei esker, konturatu ginen horietako batzuk ez zutela ordainketa egin ahal izateko bidalitako emaila jaso. Rockthesport-eko arduradunekin arazoari irtenbide bat eman nahian, gaur, azaroak 10, eguerdi aldera, berriz ere mezu elektroniko bat bidali zaie ordaintzeke dauden parte-hartzaile guztiei. Eskertuko genizueke, tarte bat hartu ondoren, oraindik mezu hau jaso ez duten korrikalariak antolakuntzarekin harremanetan jartzea inskripzioak@ehunmilak.com helbidearen bidez. Ondorioz, ordainketa egiteko epea 24 orduz atzeratuko dugu, astelehenean 18:00ak arte.

Barkatu eragozpenak eta eskerrik asko berriro proiektuan jarri duzuen konfiantzagatik.

ehunmilak