Gure zerbitzuetan eta kalitatean beste pauso bat emateko helburuarekin, aurtengoan ehunmilak-ultratrail antolakuntza taldeak berebiziko inbertsioa egin behar du. Pasa den urtean gure eremuko argazki eder batzuk atera zituen eta ezagutu genuen Ice Eye sateliteak, Goierri eskualdearen gainean orbitatuko du uztailaren 10-12 bitartean 2 helburu zehatzekin:

– Alde batetik korrikalarien zainketa bermatuko da, geolokalizadorearekin batera uneoro monitorizatuta egongo bait dira denak. Sateliteak 1*1 metroko erresoluzioa du eta horrek esan nahi du, korrikalariak ezagutzeko gai izango garela uneoro sateliteak bidalitako irudiekin.

– Bestalde eta korrikalariak monitorizatuta egongo direla aprobetxatuz, ingurugiroarekin eta igarotzen diren eremu naturaleekin dugun konpromisoa areagotu nahi dugu eta horretarako korrikalari orok egiten duen ibilbidea begiratuko dugu markatuta dauden bidetxurretatik zentimetro bakar bat ere atera ez daitezen. Aldi berean norbaitek plastiko edo hondakinen bat lurrera botako balu, zuzenean abisu bat bidaliko zaio botatakoa jasotzeko eta bestela kanporatua izango da. Telefonoari erantzuten ez badio, sateliteak  argi gorri izpi bat bidaliko dio abisu bat jasotzen ari dela jakiteko.

Antolakuntzan bolondres talde zehatz bat bideratuko du zuzenean irudi guzti hauek kudeatzeko. Oraindik ez dira ireki bolondresen izen emate epeak baina telekomunikazio ingeniariak erreklutatzen saiatuko da antolakuntza. 100 bat lagun beharko direla uste du Ice Eye satelitearen lan taldeak.

Inbertsioaren zati bat Goierri Turismo erakundeak hartu du bere gain. Satelitea lanean dagoen bitartean, promoziorako irudi turistikoak ere aterako dira.