Korrikalari agurgarria,

ehunmilak (ehm) edo goierriko2haundiak (g2h) proban parte hartuko duzu. Antolakuntzatik aholku batzuk eman nahi dizkizugu guztion artean lasterketa hobeto kudeatu dezagun. Mesedez, arretaz irakurri gomendio huek.

Datuen babeserako legedi berria dela eta ezin izango dugu korrikalarien zerrenda eta bere dortsalak publikatu. Honek sortzen duen deserosotasuna ikusita (korrikalarientzat eta jarraipen egin nahi duten lagunentzat), dortsalak jasotzen diren egunetan zuen BAIMEN ZEHATZA eskatuko dugu dokumentu bat firmatuz zuen izen eta abizenak eta dortsal zenbakia publikatu ahal izateko. Baimena sinatu ezean, GPS jarraipena egiteko webgunean zuen dortsala bakarrik azalduko da eta kronometrajea egiten den webgunean zuen izen abizenak baina beti ere biak lotu gabe.

Animo denoi!

ehm/g2h