Korrikalari agurgarria,

ehunmilak (ehm) edo goierriko2haundiak (g2h) proban parte hartuko duzu. Antolakuntzatik aholku batzuk eman nahi dizkizugu guztion artean lasterketa hobeto kudeatu dezagun.

1.- Jasota izango duzu zure etxean lasterketako liburua (edo www.ehunmilak.com webgunean). Bertan lasterketaren xehetasun guztiak kontsultatu ditzakezunez, liburua irakurtzea aholkatzen dizugu. Bereziki kontuan izan ekintza desberdinetako ordutegiak (dortsalak jasotzeko, poltsak eta dutxarako motxila uzteko, irteera gunerako sarrera-kontrola, probaren irteera…) eta pertsonalki dortsala hartzeko beharrezkoa den dokumentazioa. Dortsalen banaketa Gernikako Pasealekuko frontoian izango da, lasterketako liburuan aipatzen den ordutegian.

2.- Dortsalak jasotzeko unean, beharrezkoa den materialaren azterketa pasatu beharko duzu, prestatu duzun motxila erakutsiz azterketaz arduratzen diren boluntarioei. Motxila markatuko da, beste inork erabili ez dezan. Ezingo duzu lasterketan parte hartu beharrezkoa den azterketa hau pasatu gabe. Berrikusi ezazu beharrezkoa den materiala lasterketa liburua kontsultatuz.

3.- Irteera-gunera sartzerakoan derrigorrezko materialaren, motxileko prezintuaren eta korrikalariaren eskumuturraren kontrolak egingo dira. Horrez gain, ehunmilakek derrigorrezko materialaren kontrolak egingo ditu korrikalari guztiei hainbat kontrol-gunetan. Hori dela eta, zeurekin eraman behar duzu beharrezko materiala lasterketa guztian zehar. Araudiko 29. artikuluak arautzen ditu beharrezko materiala ez eramateagatik egiten diren arau-hausteengatik ezarriko diren zigorrak.

4.- Lasterketen arau nagusia erdi-autosufizientzia da. Lasterketa hauek banakako lasterketa erdi-autonomia printzipioan oinarritzen dira. Hau da, ingurunea kontutan hartuta, korrikalari bakoitzak duen biziraupen gaitasuna bi anoa postuen artean, bai elikadura, arropa edo segurtasun aldetik aurreikus daitezkeen arazoei laguntzarik gabe aurre egiteko ahalmena. Debekatuta dago, beraz, ibilbidean zehar, proban izena eman gabe dagoen beste edonoren laguntza jasotzea edo laguntzen uztea, eta kanpoko laguntzarik jasotzea. ehunmilakek behar diren baliabildeak jarriko ditu hori ziurtatzeko. Berriro, araudiko 29. artikuluak arautzen ditu gai horretan arau-hausteengatik ezarriko diren zigorrak.

5.- Ahalegin berezia egin nahi dugu gaikako zaborren bilketan. Anoa-postu guztietan edukiko duzu zaborrak gaika botatzeko gunea: papera (edukiontzi urdina), plastikoak (edukiontzi horia), organikoa (edukiontzi marroia) eta errefuxa (edukiontzi grisa). Mesedez, bota itzazu zaborrak modu egokian. Gainera, dortsalen banaketan poltsatxo bat emango dizugu hondakinak gordetzeko eta hurrengo anoa-postuan bota ditzazun. Debekatuta eta zigortuta dago hondakinak botatzea (adibidez, bilgarriak) ibilbidean zehar.

6.- Lasterketa amaitzen duzunean, helmugako gunean anoa-postu arrunta izango duzu. Anoa-postu konpletoa kiroldegian egongo da, masaje, dutxa eta atseden guneen ondoan. 30 minutuz behin, helmuga-gunetik kiroldegira eramango zaituen antolakuntzaren autobusa edukiko duzu.

7.- Mesedez, lasterketaren azkeneko track-a, eguneratuta, deskargatu gure webgunetik (www.ehunmilak.com).

8.- Mugikorrean Alpify Safe 365 aplikazioa instalatzea gomendatzen zaitugu. Horrela, edozein gertakari dela eta, laguntza-zerbitzuek errazago aurkituko zaituzte.

9.- Bukatzeko,  gogoratu istripu bat izanez gero zeintzuk diren eman behar dituzun pausoak, aseguru-etxearekin intzidentzia ahalik eta azkarren tramitatzeko. Mesedez, irakurri honen inguru bidali genizun mezua: “zer egin istripua izanez gero”.

Probaz gozatuko duzun itxaropenez, jaso ezazu gure agurrik beroena,

ehunmilak  antolakuntza batzordea

 

Korrikalari agurgarria,

Marimurumendi (mmm) maratoian  parte hartuko duzu. Antolakuntzatik aholku batzuk eman nahi dizkizugu guztion artean hobeto kudeatu dezagun  lasterketa:

1.- Jasota izango duzu zure etxean lasterketako liburua (edo www.ehunmilak.com webgunean). Bertan lasterketaren xehetasun guztiak kontsultatu ditzakezunez, liburua irakurtzea aholkatzen dizugu. Bereziki kontuan izan ekintza desberdinetako ordutegiak (dortsalak jasotzeko, dutxarako motxila uzteko, irteera gunerako sarrera-kontrola, probaren irteera…) eta pertsonalki dortsala hartzeko beharrezkoa den dokumentazioa. Dortsalen banaketa Loinazko San Martin plaza azpian izango da (irteerako gunea), lasterketako liburuan aipatzen den ordutegian.

2.- Ahalegin berezia egin nahi dugu gaikako zaborren bilketan. Anoa-postu guztietan edukiko duzu zaborrak gaika botatzeko gunea: papera (edukiontzi urdina), plastikoak (edukiontzi horia), organikoa (edukiontzi marroia) eta errefuxa (edukiontzi grisa). Mesedez, bota itzazu zaborrak modu egokian. Debekatuta eta zigortuta dago hondakinak botatzea (adibidez, gel hondarrak) ibilbidean zehar.

3.- Lasterketa amaitzen duzunean, helmugako gunean anoa-postu arrunta izango duzu. Anoa-postu konpletoa kiroldegian egongo da, masaje, dutxa eta atseden guneen ondoan. 30 minutuz behin, helmuga-gunetik kiroldegira eramango zaituen antolakuntzaren autobusa edukiko duzu.

4.- Mesedez, lasterketaren azkeneko track-a, eguneratuta, deskargatu gure webgunetik (www.ehunmilak.com).

5.- Mugikorra eramaten baduzu, mugikorrean Alpify Safe 365 aplikazioa instalatzea gomendatzen zaitugu. Horrela, edozein gertakari dela eta, laguntza-zerbitzuek errazago aurkituko zaituzte.

6.- Gogoratu istripu bat izanez gero zeintzuk diren eman behar dituzun pausoak, aseguru-etxearekin intzidentzia ahalik eta azkarren tramitatzeko. Mesedez, irakurri honen inguru bidali genizun mezua: “zer egin istripua izanez gero”.

7.- Bukatzeko, SMS bidezko jarraipenaz gain, karrera egunean, kontrol puntuetako pasaera-denboraren infomazioa gure webguenan (www.ehunmilak.com) jarraitzeko aukera izango duzue.

 

OHAR GARRANTZITSUA:

Gogoratu aurtengo edizioan maratoiaren irteera goizeko 8etan izango dela. Mesedez, errespetatu igande goizeko dortsal banaketaren eta irteera-kontrolaren hasieraren ordutegiak.

 

Probaz gozatuko duzun itxaropenez, jaso ezazu gure agurrik beroena,

ehunmilak antolakuntza batzordea