• 2024. urteko uztailaren 12, 13 eta 14an ospatuko da ehunmilak proben 13. edizioa.
  • Proba paregabea da, bi parke natural (Aralar eta Aizkorri-Aratz) eta 30 udalerri zeharkatzen ditu. Aurten ere hiru lasterketa klasikoak mantenduko dira: ehunmilak Ultra-Trail® (171km / D+ 10.500m), goierriko 2 haundiak trail (90km / D+ 5.500m) eta marimurumendi maratoia (42km / D+ 2.300m).
  • 3 lasterketetan parte hartzaile kopurua (guztira 1450 partaide): 
    • ehunmilak Ultra-Trail® (171km) → 550 partaide (bai banaka zein taldeka).
    • goierriko 2 haundiak trail (90km) → 550 partaide
    • marimurumendi marathon (42km) → 350 partaide
  • ehunmilak Ultra-Trail® (ehm)
    • Banaka zein taldeka (3 kideko taldeak) parte hartzeko aukera dago.
    • Coloradon (AEB) ospatzen den “Hardrock 100 mile endurance run” lasterketarako kalifikagarria izango da.
  • goierriko 2 haundiak trail (g2h)
    • Euskal Herriko ultra kopako laugarren eta azken proba puntuagarria izango da,
  • 3 lasterketetako araudia eguneraturik dago web orrian. Garrantzitsua da izena eman aurretik araudia ondo irakurtzea, gaizki ulertuak ekiditeko. 

——

Informazio gehiago: www.ehunmilak.com

Facebook: https://www.facebook.com/EhunmilakUltratrailG2h/

Twitter: https://twitter.com/ehunmilakg2

Instagram: https://www.instagram.com/ehunmilak_ultratrail/

Harremanetarako:  inskripzioak@ehunmilak.com / ehunmilakultratrail@gmail.com

Traola ofiziala: #ehunmilak24 

Download (PDF, 100KB)