sms

ehunmilak edo goierriko2haundiak lasterketetan parte hartu behar duzu, zure lasterketa facebook edo sms bidez jarraitu ahal izateko aukera eskaini nahi dizugu, kontrol puntuetan korrikalariak duen kokalekuaren eta denboraren informazioa emanez.

 

SMS bidezko jarraipenak telefono bakoitzeko 2€ kostua izango du ehm lasterketakoentzat eta 1€ g2h lasterketakoentzat (gehienez 2 telefono sartu daitezke korrikalariko). Telefono zenbakiak gure webgunean berariaz prestatutako aplikazioan sartu beharko dira (https://www.ehunmilak.com/sms/).

 

Telefono zenbakiak sartzeko/aldatzeko aukera egongo da ekainaren 30ra bitartean. Harpidetza horren ordainketa dortsala jasotzean egin beharko da horretarako prestatutako gunean.

 

KONTUZ. Dortsal banaketa egunean ez dira eskaera berriak onartuko, soilik, aldez aurretik erregistratutako zenbakien aldaketak onartuko dira. #ehunmilak17