OHARRA: MEDIKU ETA GAITASUN TXOSTENA OTSAILAREN 20RAKO

ADI!!! Gogorazten dizuegu edozein lasterketetako izen-ematea baieztatzeko, ezinbestekoa dela mediku-txostena eremeu guztiak beteta eta atseden-egoeran egindako elektrokardiograma, biak ere seilatuta, antolakuntzari helaraztea. Bi dokumentu horiek webgunean ezarritako estekaren bitartez igo edo emailez, inskripzioak@ehunmilak.com helbidera, bidali beharko dira.

Antolakuntzak eskura jarritako mediku-txostenaren eredua bakarrik onartuko da eta bertan dauden eremu guztiak beteta egon behar dute. Eredu hori webgunean deskargatu behar da https://www.ehunmilak.com/eu/mediku-agiria/ estekan.

Lehen izen emate epea otsailaren 20ean amaitzen denez, egun hori izango da bi dokumentuak entregatzeko azken epea! Dagokion epean aurkeztu ezean izen-ematea automatikoki baliogabetuko da, eta ez da izen-emate kostuaren diru-itzulketarik egingo! #ehunmilak19

2019-01-08T07:26:53+00:00